Gastronomia gai hartuz, lehiaketa berri bat jarri dugu martxan aurtengo HUHEZINEMA Jaialdian.
Edozein euskarritan filmatutako eta gehienez 3 minutukoak izango diren film onenen artean, 500€ banatuko ditugu saritan.
Otsailak 14 arte egongo da epea irekita zuen lanak bidali ahal izateko.
E-mailez (Wetransfer, etab.) huhezinema@mondragon.edu edota postaz eta eskuz (HUHEZI Aretxabaletako harrera) egin dezakezue bidalketa.
Zeren zain zaude?