Huhezinema 2014ko Palmaresa!

Martxoaren 28an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian erabaki dira Huhezinema Jaialdiaren 2014. edizioko irabazleak. Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok osatutako epaimahai ofizialak sei film labur saritu ditu, aipamen berezi bat egiteaz gain. Ikusleen sarien garaileak, aldiz, martxoaren 26ko ikasleen eta baita finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu dituzte emanaldiaren irteeran bakoitzak…

Gaurkoan Huhezineman, “Neurge” luzemetraia

Huhezinema Jaialdiaren zazpigarren edizioko bigarren egun honetan, 19:00tan hasita eta 21:00ak  ingurura arte “Neurge” film luzearen proiekzioa izan dugu Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Ikasleez gain, herritarrak ere animatu dira Ikus-entzunezko ikasleak 2012.urtean ekoiztu zuten filma ikustera eta “petit comite”-an izan bada ere, giro ederra sortu da. Hona hemen, eguneko argazki batzuk:

Lehenengo eguneko bertigoa gaindituta!

Huhezinema Jaialdiaren lehenengo jardunaldiari ekiteko, Ikus-entzunezko Ikasleen Sailean aurkeztutako 12 ikus-entzunezkoak proiektatu dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, goizeko 10:00etan hasita. Aurreko sei edizioekin alderatuz, aktore zerrenda bikaina eta gai aniztasuna nabaria izan da aurtengo uztan: homosexualitatea, itxurakeria, heriotza, boterea…Era honetara, argi eta garbi geratu da urtez urteko lan maila hobera doala. Kalitate zein eduki aldetik maila altuko…

Arkupe Kultur Etxea prest 7.ediziorako!

Azken ukituak emanda, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea prest dago bere  100 eserlekuak goiz goizetik betetzeko, Huhezinema Jaialdiko aurreneko jardunaldian. Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketa ekitaldiak emango dio irekiera Film Laburren Jaialdiaren zazpigarren edizioari. Arratsaldean, aurten berrikuntza izan den Basque Culinary Center lehiaketa ospatuko da lehenik 17:00etan hasita eta ostean, “Mugaritz BSO” dokumentalaren proiekzioa egingo da, Felipe Ugarte zuzendariaren aurkezpenarekin….

Huhezinemaren euskarri, enpresa eta erakundeak

Huhezinema Jaialdiaren egun handia gerturatzen doan heinean, batik bat zinema kontuak izaten ditugu hizpide. Dena den, badira ikus-entzunezko esparruaz harago modu batera edo bestera Huhezinemari babesa eskaintzen dieten enpresa zein erakundeak. Aurtengo edizioan, horietako 12 atxikitu dira lehiaketara eta gainera, badira urtez urte jaialdiarekin bat egiten dutenak. Hortaz, eskerrik beroenak ematea besterik ez zaigu gelditzen, are gehiago garai…

Sail ofizialeko aurkezleak prest!

Dagoeneko baditugu Huhezinema 2014ko sail ofizialean arituko diren aurkezleak. Berrikuntza aurtengoa, bikotea bi emakumez osatua egongo baita. Euskal Herriko aktoreak biak, Itziar Atienza eta Sara Cozar igoko dira datorren ostiralean, hilak 28, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko oholtza gainera, sail ofizialeko proiekzioak eta sari-banaketa ekitaldia aurkezteko. Zazpigarren edizioko itxiera emanaldiak arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte iraungo du. Bukatu…

M.Gaztambide gidoigintzaz Huhezineman

Aurten Huhezinema Jaialdian Michel Gaztambide arituko da gidoigintzaz. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu zazpigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat aukera paregabea delakoan. Michel Gaztambide 1959. urtean jaio zen Frantziako Vaucluse departamentuko Apt udalerrian. Zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La…

Badauka epaimahaia VII.edizioak

Iristear da Huhezinema 2014 eta dagoeneko, urteroko legez, film labur finalistetatik irabazleak hautatzeaz arduratuko den epaimahaia osatu dugu. Aurtengo edizioan Maialen Beloki, Jon Garaño eta Anari Alberdi izango dira epaimahaikideak, hirurak Ikus-entzunezko arloan eskarmentu handikoak. Maialen Beloki (1983) Ikus-entzunezko komunikazio lizentziatua (2005) eta Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea (2010) da. Egun, Dokumentazio eta Film Departamentuko, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako eta…

2014ko kartela ikusgai!

Hona hemen Huhezinema Jaialdiaren zazpigarren edizioa iragartzeko kartela. Zer iruditzen zaizue? Bota zuen iritziak! Emanaldi guztiak Aretxabaleko Arkupe Kultur Etxean izango dira martxoaren 26, 27 eta 28 egunen bitartean, eta azken honetarako 2014. edizioko sari banaketa ekitaldia prestatu dugu. Animatu!