Huhezinema 2014ko Palmaresa!

Martxoaren 28an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian erabaki dira Huhezinema Jaialdiaren 2014. edizioko irabazleak. Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok osatutako epaimahai ofizialak sei film labur saritu ditu, aipamen berezi bat egiteaz gain. Ikusleen sarien garaileak, aldiz, martxoaren 26ko ikasleen eta baita finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu dituzte emanaldiaren irteeran bakoitzak bere bozka emanez. Hemen zazpigarren edizioko palmaresa:

Zorionak irabazleei eta finalera iritsitako guztiei!

Lehiaketa Ofiziala:

  • Goiena saria, euskarazko film labur onenari: Zela Trovke (Asier Altuna)
  • Epaimahaiaren sari berezia:  A political story (Lander Camarero)
  • Vertigo saria: Alejandra (Alberto Gastesi)
  • Ikusleen saria: Das kind (Manu Gomez)

Ikus-entzunezko Ikasleen lehiaketa:

  • MU saria, fikzio onenari: Anonymous (Ainhoa Garcia, Odei Esnaola, Janire Zubizarreta, Andrea Lopetegi, Ander Larrañaga)
  • MU saria, dokumental onenari: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)
  • Ikusleen saria: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)
  • Aipamen berezia: Positibatzea (Amaia Badiola, Itsaso Etxebarria, Itsasne Bermudez, Maite Salaberria, Maria Ayerbe)

Basque Culinary lehiaketa:

  • Basque Culinary saria, euskal gastronomia islatzen duenari: Betiko eran (Julene Lopez)
  • Ikusleen saria: Tartare (Andrea Lopetegi, Ainhoa Garcia, Amaia Badiola, Jone Albeniz)

 

2014 Palmaresa