Azken ukituak emanda, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea prest dago bere 100 eserlekuak goiz goizetik betetzeko, Huhezinema Jaialdiko aurreneko jardunaldian. Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketa ekitaldiak emango dio irekiera Film Laburren Jaialdiaren zazpigarren edizioari.
Arratsaldean, aurten berrikuntza izan den Basque Culinary Center lehiaketa ospatuko da lehenik 17:00etan hasita eta ostean, “Mugaritz BSO” dokumentalaren proiekzioa egingo da, Felipe Ugarte zuzendariaren aurkezpenarekin.
Bihartik aurrerako egitaraua hemen!