Aurten Huhezinema Jaialdian Michel Gaztambide arituko da gidoigintzaz. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu zazpigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat aukera paregabea delakoan.

Michel Gaztambide 1959. urtean jaio zen Frantziako Vaucluse departamentuko Apt udalerrian. Zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011) zuzendariekin egin du lan gidoilari gisa eta Chatarra (Félix Rotaeta, 1991), Santa Cruz, el cura guerrillero (José María Tuduri, 1991), Un poco de chocolate (Aitzol Aramaio, 2008) eta El idioma imposible (Rodrigo Rodero, 2010) lanen gidoiak ere bereak dira. 2012an Donostiako Zinemaldian ekoizleen elkarteek euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen duten Zinemira Saria irabazi zuen.
Hitzordua: Hitzaldi-mintegia martxoaren 27an ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 10:30etatik 13:30etara.
Sarrera: doan eta publiko guztietarako irekia.