Dagoeneko baditugu Huhezinema 2014ko sail ofizialean arituko diren aurkezleak. Berrikuntza aurtengoa, bikotea bi emakumez osatua egongo baita.
Euskal Herriko aktoreak biak, Itziar Atienza eta Sara Cozar igoko dira datorren ostiralean, hilak 28, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko oholtza gainera, sail ofizialeko proiekzioak eta sari-banaketa ekitaldia aurkezteko. Zazpigarren edizioko itxiera emanaldiak arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte iraungo du. Bukatu bezain laster luntxa egongo da bertaratutako guztientzat, Ausolan enpresaren eskutik Orly Tabernan eta ondoren “Behi bi Blues” taldearen kontzertua, tabernan bertan.

