Kategoria: huhezinema
Hamarreko amaiera urteurrenari
Arratsaldeko 16:00etan eman diogu hasiera Huhezinema Euskal Film Laburren 10.urteurrenaren azken egunari. Ikasle, zinema zale, zein zuzendari, babesle eta egileek Aretxabaletako Arkupe Aretoa bete dute eta Gaztea Irratiko esatariak diren Oihan Vega eta Oizeder Mayo arduratu dira ekialdia aurkezteaz. Gogotsu eta umoretsu hasi dute emanaldia aurkezleek, Huhezi Fakultateak eta batez ere, Iban del Campok egiten…
MU Ikasleak, Aitor Gametxo eta 10.urteurrena bigarren eguneko protagonistak
Gaur, martxoak 30, MU Ikasleen Saila, Goiena Saria eta 10.urteurrenaren txanda izan da. Goizeko 9:30etarako ireki ditu ateak jaialdiak eta MUko ikasleen lanak proiektatu dira, hiru bloke ezberdinetan. Beraz, goizean zehar ikasleak eta ikusleen bozketa izan dira protagonista nagusiak. Arratsaldean, Goiena Sariaren txanda izan da. Goiena Sariak, ordainsaria emateaz gain irabazlea beste film labur bat…
Gogotsu hasi da Huhezinema 2017
Gaur, martxoak 29, hasi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10.urteurrena. Hilabeteetako lanaren ostean iritsi da lehenengo eguna eta egitarau potentearekin hasi da. Goizeko 10etan hasi da Jaialdia, Juan Palaciosen “Pedaló” film luzearen proiekzioarekin. Luzemetraiak harrera ona izan du ikusleen artean, sorpresa ona eta entretenigarria izan da hiru gaztek 2012ko udaran euskal kostaldetik egin zuten…
AIC ziurtagiria lortu du HUHEZINEMAk
AIC ziurtagiria eman diote Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiari. Hamar urteko lanaren ostean, jaialdiak ezberdindu eta saritzeko den Film Laburren Kalitatezko Jaialdiaren egiaztagiria lortu du; jaialdiak zineari eta film laburrei ematen dion babesa eta hedapenari esker. AIC-ek (Asociación de la Industria del Cortometraje) urtero hedatzen ditu ziurtagiri hauek eta Huhezinemak hainbat urtetako lanaren saria…
HUHEZINEMA 2017ko proiekzioen ordutegia
Egitaraua argitaratu ostean, proiekzio bakoitzaren ordu zehatzarekin gatoz; ikusle eta egileek haien lanak zein ordutan proiektatuko ditugun jakin dezaten. Martxoak 29: 10:10 Pedaló (70min) Zuzendaria: Juan Palacios. 16:00 HUHEZI 40 urte dokumentala eta solasaldia. 17:00 Nazioarteko ORONA sariaren irabazleak 24º51’ Latitud Norte (29:11) Zuzendaria: Carlos Lenin Treviño A Quien Corresponda (8:58) Zuzendaria: Valeria Fernandez…
Jada ekitaldiaren euskuorria ikusgai daukazue!
Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean 29tik 31ra bitartean ospatuko den euskal filmen jaialdiaren eskuorria eskuragarri daukazue.
Spot berria dakarkizuegu!
Zatoz eta ospatu gurekin!
Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxo, Huhezinemako Epaimahai Ofizialean
Huhezinema jaialdiaren 10.urteurrena hasteko bi aste eskas geratzen diren honetan, jada baditugu epaimahai ofiziala izango diren kideak. Urtero, zineman dabiltzaten profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osatu dezaten eta aurtengoan Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxo izango ditugu gurean. Paul Uriko Alijo (1984) zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. Arte Ederretan…
Goiena Saria, euskal zinemagintza sustatzen
Goiena Sariak, Sail Ofizialean hautatutako film laburren artean euskarazko film labur onena saritzen du Huhezinemaren lehen ediziotik. Urteak daramatzagu Goiena Komunikaizo taldearekin elkarlanean sari hau ematen, baina Huhezinemaren hamargarren edizioan berrikuntza batzuekin dator, indarberrituta. Euskarazko zinemagintza sustatzea da Goiena Sariaren helburua eta horrexegatik, 2016an dirusariari sari praktikoagoa gehitu zitzaion; Ogeita4 Camera Solution enpresaren lankidetzari esker…