Arratsaldeko 16:00etan eman diogu hasiera Huhezinema Euskal Film Laburren 10.urteurrenaren azken egunari. Ikasle, zinema zale, zein zuzendari, babesle eta egileek Aretxabaletako Arkupe Aretoa bete dute eta Gaztea Irratiko esatariak diren Oihan Vega eta Oizeder Mayo arduratu dira ekialdia aurkezteaz.
Gogotsu eta umoretsu hasi dute emanaldia aurkezleek, Huhezi Fakultateak eta batez ere, Iban del Campok egiten duen lana goraipatuz. Ondoren, Sail Ofizialeko film laburren proiekzioei eman zaie hasiera: hiru blokeetan bananduz.
Lehenengo blokean honako film labur hauek izan dira protagonista: Beti Bezperako Koplak (Ageda Kopla Taldea), Jules D (Norma Vila), Caminan (Mikel Rueda) eta Karta Astrala (Koldo Gartzia eta Maite Bidarte). Film laburrak pantaila handian proiektatu baino lehen, bertaratutako zuzendari eta egileek haien lanaren aurkezpentxo bat egiteko aukera izan dute. Hala nola, Ageda Kopla Taldeko kideek haien lana Maialen Lujanbioren bertsotan oinarritutako animazioa dela. Norma Vila, Jules D-ko zuzendariak ikusleari bere lana gustatu eta hunkitzeko desira adierazi du: “Es género fantástico sobre un niño que quiere ser vampiro, espero que os guste y os emocione”. Aldi berean, Hariz Zubillaga ekoizleak eskerrak eman dizkio jaialdiari: “El corto solo tiene sentido gracias a estos festivales ya que es principalmente donde se pueden ver y llegar a la gente”.
Bigarren blokean beste hiru film labur aurkeztu dira eta hiruetako egileen hitzak entzuteko aukera izan da. El ángulo recto no existe-ren zuzendaria den Jon Zubimendik bere film laburra Gradu Amaierako Lana dela adierazi du, animaziozkoa eta gizakiaren eta espazioaren arteko harremana azaltzen saiatzen dela bertan: “Es una animación en la que trato de explicar la relación entre el espacio y el individuo, a través de una ley que dice que el ángulo recto tiene 90 grados y yo planteo que no tiene por qué ser así”. Asier Iza, Precious Moments-eko zuzendariak film labur sinplea dela adierazi du: “ Corto muy sencillito, rodado en Jaizkibel y es la primera vez que veré el corto en pantalla grande así que con expectación”. Bigarren blokea El Divino film laburrarekin bukatu da, bere egilea den Sendoa Cardosok adierazi du Algortako pertsonaia tipiko bati buruzkoa dela: “Es un retrato documental de un personaje mítico de Algorta, algo muy íntimo donde intento reflejar cuál ha sido su filosofía de vida”.
Bukatzeko, hauek izan dira emanaldia ixteko proiektatu diren film laburrak: Anónimo, Si la oscuridad nos lleva eta Ulises. Hauetatik, Si la oscuridad nos lleva-ren zuzendaria den Mikel R. Alonso gerturatu da jaialdira eta esan duenez gordeta zeukan gozoki bat bezalakoa zen, azkenean laguntzarekin ateratzea lortu duena.
Proiekzio guztiak ikusi ostean, ikusleek haien botoa emateko aukera izan dute. Boto guztiak jaso ostean, sari banaketaren une zirraragarriari ekin zaio.
Honako hauek izan dira irabazleak:
Basque Culinary Saila
Ikusleen saria: WABI-SABI (Egoitz Ibargoitia)
Basque Culinary saria: Krispetak (Maite Bidarte eta Andoni Gartzia)
MU Ikasleen Saila
Ikusleen saria: Flash (Leire Goitia)
Dokumental Onenaren Saria: Trapu zaharrak (Imanol Eppherre eta Ion Garate)
Fikzio Onenaren Saria: Portrait (Iñaki Tena eta Mikel Uralde)
Sail Ofiziala
Ikusleen saria: Karta Astrala (Maite Bidarte eta Koldo Gartzia9
Vertigo saria: El Divino (Sendoa Cardoso)
Goiena Saria: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea)
Emozioz eta zirraraz bizi dute ikusle zein egileek sari banaketa. Sari banaketa bukatzean, jaialdiari amaiera borobila emateko lunch-a eta Mary May musika taldeaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutako guztiek.