AIC ziurtagiria eman diote Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiari. Hamar urteko lanaren ostean, jaialdiak ezberdindu eta saritzeko den Film Laburren Kalitatezko Jaialdiaren egiaztagiria lortu du; jaialdiak zineari eta film laburrei ematen dion babesa eta hedapenari esker. AIC-ek (Asociación de la Industria del Cortometraje) urtero hedatzen ditu ziurtagiri hauek eta Huhezinemak hainbat urtetako lanaren saria jaso du hamar urteren ostean.
Hona hemen AICren informazioa eta ziurtagiria jaso duten jaialdien zerrenda.
Ez ahaztu bihar hasiko dela jaialdia eta ostiralera bitartean zineaz eta film laburrez gozatzeko aukera izugarria izango dela. Beraz, ZATOZ ETA OSPATU GUREKIN!