Goiena Sariak, Sail Ofizialean hautatutako film laburren artean euskarazko film labur onena saritzen du Huhezinemaren lehen ediziotik. Urteak daramatzagu Goiena Komunikaizo taldearekin elkarlanean sari hau ematen, baina Huhezinemaren hamargarren edizioan berrikuntza batzuekin dator, indarberrituta.
Euskarazko zinemagintza sustatzea da Goiena Sariaren helburua eta horrexegatik, 2016an dirusariari sari praktikoagoa gehitu zitzaion; Ogeita4 Camera Solution enpresaren lankidetzari esker 1.500€tan baloratutako kamera profesionalen ekipamenduaren alokairua gehitu genion, irabazlearen beste euskarazko film labur baten ekoizpenean laguntzeko asmoz. Gainera, irabazleak hurrengo urteko jaialdian aurkezten du sari horrekin eginiko film laburra.
Aitor Gametxoren “Ilunabarra”
Hori horrela, aurtengoan aurreko urtean “Bere bizitzetako bat” film laburrarekin Goiena sariaren irabazle izan zen Aitor Gametxoren hitzaldia eta egiten ari den film laburraren aurkezpena izango da, otsailak 30ean, ostegunean. Huhezineman “work in progress” bat ikusiko dugu, amaitu gabeko proiektua baita oraindik. Oraingoz “Ilunabarra” da proiektu honen behinbehineko izenburua. Martxoan Iruñako Punto de Vista jaialdian estrenatu berri duen “Cicha Symfonia” filmaren jarraipen bat izango da.
Beraz, Goiena Sariaren 2017ko irabazleak aukera berdina izango du 2018ko Huhezineman. Sariari esker eginiko film laburraren aurkezpena egingo du lehiaketaz kanpo. Hortik aurrera, film laburraren banaketa egilearen esku geratuko da baina urtebetera Goiena Telebistak ekoizpen berri hau emititzeko aukera izango du. Zehazki, bost emanalditarako eskubidea izango du. Horretaz gain, laburra emititu ez ezik zuzendariari elkarrizketa ere egingo dio. Esteka honetan kontsultatu daitezke sariaren oinarriak.
Goiena Saria, beraz, euskarazko beste film labur bat egiteko laguntza eta bultzada ikaragarria da; baita irabazlearen lana Goiena-ri esker ikusleengana heltzeko.
Ez galdu aurtengo hitzordua:
Aitor Gametxo / Ilunabarra
Goiena Sariaren proiekzioa eta solasadia
Martxoak 30, osteguna
16:00tan, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.