Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren seigarren ediziorako aurkezle bila gabiltza. Horren harira, kasting-a antolatu dugu datorren asterako eta aurreko urteetan ez bezala, kasting-a guztiz irekia izango da edonork parte hartu dezakeelako. Noiz? Otsailak 26, asteartea, goizeko 10:00etan. Non? Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak Aretxabaletan duen campusean. A 2.13 bilera gelan, hain justu ere. Nola? Banaka zein…
Egilea: huhezinemajaialdia
Goiena Telebistan izan gara
Pasa den otsailaren 5ean Goiena Telebistako ‘Magazinea’ saioan izan ziren Iban Del Campo, Huhezinemako koordinatzailea, eta Aitziber Onaindia, Huhezinemako antolaketa taldeko kideetako bat. Biek ala biek apirilean seigarrenez ospatuko dugun Huhezinema Jaialdiaren nobedadeak izan zituzten hizpide.
Zure film laburrak bidaltzen hasi zaitezke ikasle!
MUko Ikasleen lehiaketan parte hartzeko epea hilabete eskasean amaituko den honetan, film laburrak aurkeztera animatu nahi zaituztegu. Lanak bidaltzeko ezinbestekoa da Movibeta doako plataforma erabiltzea martxoaren 8a baino lehenago. Horretarako, jarraitu beharreko prozedura eta argibideak gogorarazten dizkizuegu. Idatzi mezu bat gaztelaniaz info@movibeta.com helbidera MUn matrikulatuta zaudela esanez, eta, erantzuna jasotzean, izena eman ondorengo lotura honetan:…
Culinary Sari berriari esker, euskal gastronomia Huhezineman
Huhezinema Jaialdiaren seigarren edizioak berrikuntza nabarmena dakar besapean. Ohiko MUko ikasleen lehiaketari sari berezi eta erakargarria batu zaio aurtengoan. Mondragon Unibertsitateko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, Huhezinema 2013n Basque Culinary Center saria banatuko da, MU sariaz eta ikusleen sariaz gain. Hala, aurreneko aldiz euskal gastronomiak bere tartetxoa izango du jaialdian eta gure gastronomia ondoen…
4.000 € SARITAN HUHEZINEMAN
Joan den edizioan baino diru gehiago banatuko ditu Huhezinema Jaialdiak 2013ko apirilean Aretxabaletan ospatuko den seigarren edizioan. Orotara, 4.000 € bideratuko dira film labur onenak saritzeko. Hala, lehiaketa ofizialean zein MUko ikasleen lehiaketan lanak bidaltzeko epea irekita dago jada, eta bi lehiaketetan parte hartzeko oinarriak gure webgunean kontsultatu ditzakezue. Kontuan izan lehiaketa ofizialean parte hartzeko…
Huhezinemako bost edizioen laburpen bideoa
5 urte, 410 film labur, 40 sari, 22.000 € banatuta, 35 enpresa zein erakunde laguntzaile eta 100 ikasle inguru antolakuntza lanetan. Horiek, eta beste hainbat fruitu eman ditu Huhezinemak oraino. Une honetan, Euskal Film Laburrak sustatzeko egitasmoa 2013ko jaialdiaren barrenetan murgilduta dabil; hala, aurtengo lehiaketaren oinarriak ikusgai jarriko dira webgunean laster. Hona hemen 2008. urtetik hona Huhezinemak…
ABIAN DA HUHEZINEMA 2013
Badator Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren seigarren edizioa. Badator Huhezi fakultateko (Mondragon Unibersitatea) Komunikazio Guneak antolatzen duen euskal zinema laburraren jaialdia. Oso pozgarria da guretzat seigarren urtez albiste hau zabaltzea. Hurrengo jaialdia 2013ko apirilan egingo dugu eta Huhezinemako lan talde berria jada prestaketa lanetan murgilduta gaude. Laster, lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak izango dituzue eskuragarri…
Euskarazko film labur onena, Ekaitza
Aurtengo Huhezinemak Euskarazko Film Onenaren Saria (Goiena Saria) jaso du Alberto Gastesi zuzendari donostiarraren Ekaitza lanak. Loreto Mauleonek eta Aitor Beltranek egin dituzte aktore lanak. Gainera, Huhezinemako sari-banaketa ekitaldira bertaratu zen Mauleon, Gastesirekin batera. Neguko goiz euritsu eta hotz batean, biak gurutzatzen dira Donostiko hondartzetan, zubietan eta kaleetan. Erakarrita sentitu eta elkar jarraitzen ari direla dirudi,…
Maskarak, bi sari eskuratu dituen dokumentala
Aurtengo Huhezineman Ikusleen Saria eta Epaimahaiaren Saria jaso ditu Ikus-entzunezko Komunikazioan hirugarren mailan dauden lau ikaslek egindako dokumentalak. Ander Bolibarrek, Ariane Irazustak, Miren Ormazabalek eta Oihan Vitoriak egindako Maskarak lanak, hain zuzen ere. Transexualitateak tabua izaten jarraitzen du. Bazterketa soziala, transfobia, zisexismoa… Eguneroko borroka lehen pertsonan azaltzen dute Ainarak eta Ixotzek. Maskarak, mozorroak kendu nahi ditu….
Huhezinemaren laburpena egin du MU telebistak
MU Telebistak azken erreportajean Huhezinema 2012ren harira antolatutako ekimen guztien errepasoa egin du. Besteak beste, Euspot Euskarazko Spot lehiaketako, Asier Altuna zinegileak eskainitako hitzaldiko, Huhezinema Euskarazko Film Laburren proiekzioko eta sari-banaketako zenbait une jaso dituzte bideoan, eta protagonistetako zenbait elkarrizketatu ere bai. Hona hemen, bideoa: