MU Telebistak azken erreportajean Huhezinema 2012ren harira antolatutako ekimen guztien errepasoa egin du. Besteak beste, Euspot Euskarazko Spot lehiaketako, Asier Altuna zinegileak eskainitako hitzaldiko, Huhezinema Euskarazko Film Laburren proiekzioko eta sari-banaketako zenbait une jaso dituzte bideoan, eta protagonistetako zenbait elkarrizketatu ere bai.
Hona hemen, bideoa: