Mundukide sari berriaren aurkezpena Huhezineman

Hitzordua 13:00ean izango da, doakoa, eta Asier Urbieta zuzendari donostiarrak hitzaldia eskainiko du. Mundukide fundazioak Mundukide Sariaren aurkezpena egingo du asteazken honetan, abenduaren 13an, Huhezinema film laburren jaialdiarekin bat egin eta hurrengo edizioa babestuko duelako. Ekitaldia Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako kanpuseko areto nagusian izango da, 13:00etatik 14:00tara. Sarrera doakoa izango da, eta edonorentzat irekia. Mundukideko arduradunek…

Kartel lehiaketa abian!

Kaixo lagunok! Hasi gara jada 2018an ospatuko den Huhezinema jaialdia prestatzen eta, nola ez, berri mordoekin etorriko gara ibilbide horretan. Gaurkoan, zuen laguntzaren eske gatoz. Izan ere, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak bere hamaikagarren ediziorako kartela behar du eta zuen esku utzi nahi dugu kartel lehiaketa baten bidez. Datorren urteko Huhezinema martxoaren 21, 22 eta…

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide

Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak. Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan….

Huhezinemako film irabazleak Ordizian

<p><a href=”https://vimeo.com/173738655″>Beti bezperako koplak [Trailer]</a> from <a href=”https://vimeo.com/user12274024″>Kimuak</a&gt; on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p> Ekainak 15, arratsaldeko 7.30etan, Ordiziako Herri Antzokian. Horra aurtengo hitzordua. Azken urteetan egin duguna bezala, Ordiziako Udalaren lankidetzari esker, Huhezinema 2017 jaialdiko film labur irabazleen emanaldia antolatu dugu.  Filmen emanaldiaren ondoren solasaldia ere egongo da hainbat film laburren egileekin (“Portratit” film laburreko Iñaki Tena; “Krispetak” eta…

Hamarreko amaiera urteurrenari

Arratsaldeko 16:00etan eman diogu hasiera Huhezinema Euskal Film Laburren 10.urteurrenaren azken egunari. Ikasle, zinema zale, zein zuzendari, babesle eta egileek Aretxabaletako Arkupe Aretoa bete dute eta Gaztea Irratiko esatariak diren Oihan Vega eta Oizeder Mayo arduratu dira ekialdia aurkezteaz. Gogotsu eta umoretsu hasi dute emanaldia aurkezleek, Huhezi Fakultateak eta batez ere, Iban del Campok egiten…

MU Ikasleak, Aitor Gametxo eta 10.urteurrena bigarren eguneko protagonistak

Gaur, martxoak 30, MU Ikasleen Saila, Goiena Saria eta 10.urteurrenaren txanda izan da. Goizeko 9:30etarako ireki ditu ateak jaialdiak eta MUko ikasleen lanak  proiektatu dira, hiru bloke ezberdinetan. Beraz, goizean zehar ikasleak eta ikusleen bozketa izan dira protagonista nagusiak. Arratsaldean, Goiena Sariaren txanda izan da. Goiena Sariak, ordainsaria emateaz gain irabazlea beste film labur bat…

Gogotsu hasi da Huhezinema 2017

Gaur, martxoak 29, hasi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10.urteurrena. Hilabeteetako lanaren ostean iritsi da lehenengo eguna eta egitarau potentearekin hasi da. Goizeko 10etan hasi da Jaialdia, Juan Palaciosen “Pedaló” film luzearen proiekzioarekin. Luzemetraiak harrera ona izan du ikusleen artean, sorpresa ona eta entretenigarria izan da hiru gaztek 2012ko udaran euskal kostaldetik egin zuten…

AIC ziurtagiria lortu du HUHEZINEMAk

  AIC ziurtagiria eman diote Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiari. Hamar urteko lanaren ostean, jaialdiak ezberdindu eta saritzeko den Film Laburren Kalitatezko Jaialdiaren egiaztagiria lortu du; jaialdiak zineari eta film laburrei ematen dion babesa eta hedapenari esker. AIC-ek (Asociación de la Industria del Cortometraje) urtero hedatzen ditu ziurtagiri hauek eta Huhezinemak hainbat urtetako lanaren saria…

HUHEZINEMA 2017ko proiekzioen ordutegia

Egitaraua argitaratu ostean, proiekzio bakoitzaren ordu zehatzarekin gatoz; ikusle eta egileek haien lanak zein ordutan proiektatuko ditugun jakin dezaten. Martxoak 29:   10:10 Pedaló (70min) Zuzendaria: Juan Palacios. 16:00 HUHEZI 40 urte dokumentala eta solasaldia. 17:00  Nazioarteko ORONA sariaren irabazleak 24º51’ Latitud Norte (29:11) Zuzendaria: Carlos Lenin Treviño A Quien Corresponda (8:58) Zuzendaria: Valeria Fernandez…