Nazioarteko harribitxiak, Huhezineman

Laugarren urtez, Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan hartu dugu parte. Mundu zabaleko zinema eskoletatik irailean Donostiara  etorritako ikasleen topaketa honetan, Iban del Campo irakasleak bost Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketaren film berritzaileenari. Mondragon Unibertsitateko Imanol Eppherre, Andoni Imaz, Myriam Lizarralde, Saioa Murua eta Ibai…

Handia eta Errementari filmetako efektu berezien sekretuak ezagutu nahi?

Drama FX enpresa donostiarra, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea, izango da gurean HUHEZINEMA Euskal Film Laburren 11. edizioan. Urtero bezala, jaialdiak zinemarekin lotura duen masterclass bat antolatu du eta aurten Handia filmarekin Efektu Berezien Goya Saria irabazi dutela aprobetxatuta, ohore bat izango da gurekin izatea. Aukera paregabea, zinemaren magia eta trukoak bertartik…

Marina Garcia kartel lehiaketaren irabazleari elkarrizketa

11. edizioa bueltan dugu, nobedadez betea. Horietako bat aurtengo edizioko kartela lehiaketa baten bidez egitea izan da. ‘Ikusteko jaioak gara’ leloa proposatu eta edozeinek berea propioa egiteko aukera izan du. 55 kartel jaso ondoren, antolakuntzak Marina Garcíarena aukeratu zuen. Gaurkoan berarekin hitz egiteko tartea izan dugu. Marina García Fernández, irundarra, Sorkuntza eta Diseinuan graduatua da. Ikasketak…

20 ikasle bildu ziren asteartean Vertigo sariko irabazlea hautatzeko

20 ikasle bildu ziren pasa den asteartean Aretxabaletako kanpusean Sail Ofizialeko Vertigo Sariko irabazlea erabakitzeko. Bertan edizio honetan finalista diren lau film laburren (Kreba, Tarde para el recreo, La Petite Mort eta Zulo) emanaldia egin zen, eta segituan bozketa egin zen. Hilaren 23an, sari banaketaren ekitaldian, botoak zenbatu eta irabazlea ezagutzera emango da. Vertigo Saria…

Dagoeneko hautatu dira MUko Ikasleen eta Kutixi Sailean arituko diren lanak

Huhezinemaren 11. edizioa hasteko bi aste ozta-ozta falta direnean, hautaketa prozesuak aurrera darrai. MUko ikasleen eta Kutixi Sailean lanak jaso ondoren, Aukeraketa Batzordeak jaialdian parte hartuko duten ikus-entzunezkoak hautatu ditu. Bi sail hauen emanaldia asteazken goizean, martxoak 21, izango da Aretxabaletako Arkupen, 10:00etatik aurrera. MU Ikasleen Sailak Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar eginiko lanak jasotzen…

Maider Fernández, Aitor Arenas eta Edurne Azkarate, Huhezinemako epaimahai ofizialean

Huhezinema jaialdiaren 11. edizioa hasteko aste pare bat geratzen diren honetan, dagoeneko baditugu epaimahai ofiziala osatuko duten kideak. Urtero bezala, zineman dabiltzan profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osa dezaten, eta aurtengoan Maider Fernández, Aitor Arenas eta Edurne Azkarate izango ditugu gurean. Maider Fernandez Iriarte (1988) Hezitzaile eta zinemagile da. Gaur egun…

11. edizioak baditu bere hamar finalistak!

Hauek dira aurtengo Sail Ofizialerako aukeratutako hamar film laburrak: Lisbeth (Aitor Bereziartua) 13’ 52’’ Kreba (Oier Fuentes) 11’ 31’’ Tarde para el recreo (Pablo Malo) 21’ 24’’ Versus (Demetrio Elorz) 8’ 32’’ La Petite Mort (Ana Gonzalez Telleria eta Andrea Landaluce Florido) 4’ 23’’ Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban) 20’ 35’’ Plagan (Koldo Almandoz)…

Huhezinemako 11. edizioaren kartela

Huhezinemako 11. ediziorako kartel lehiaketaren irabazlea Marina García Fernandez da. Mila esker aurtengo kartel lehiaketan parte hartu duzuen orori, espero baino kartel gehiago jaso ditugu, 53 izan dira, eta zaila izan da erabakia hartzea. Gogoratu jaialdia Martxoaren 21etik 23ra bitartean izango dela, eta  gonbidatzen zaituztegu  ekitaldira gerturatzeko eta disfrutatzeko.

Argazki Onenaren sari berria

Zarautzeko Ogeita4 Camera Solution enpresako lagunekin kolaborazioa mantentzen dugu hirugarren urtez. Zinema, publizitatea eta telebistan ibilbide oparoa eta luzea duen enpresa da Ogeita4. Era guztietako ekoizpenetan kamera beharrak betetzeko sortu zen eta zinema kamera digitalen alokairua, garraioa, filmaketarako logistika eta kamera-teknikariak eskaintzen dute. Parte hartu duten lan batzuk aipatzeagatik, Handia, Loreak, Lasa eta Zabala, Urte…

11. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea irekita!

Aurtengo berrikuntza nagusiak, Mundukide saria eta Argazki Onenaren saria. 5.000 euro banatuko ditugu saritan!!!! Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa egingo da 2018eko martxoaren 21etik 23ra bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Jaialdiako hiru sailetan parte hartzeko oinarriak prest daude daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Filmak bidaltzeko epea 2018eko otsailaren 9ra…