PERTSONA NAGUSIEK SENIOR SARIKO HAUTAGAIAK ERABAKI DITUZTE!

Goienagusi elkarteko Imanol Aguinagalde, Miren Uribesalgo, Miren Eraña, Bego Lejardi, Rosa Urreta, Arantza Gabiria, Lydia Fernandez de Luco eta Marian Perurenak osaturiko senior epaimahaiak erabaki ditu senior epaimahaiaren sarirako finalistak!

Kontatu digutenez, haien lehen aldia izan da zinema jaialdi batean epaimahai modura eta esperientzia oso aberasgarria izan da. Hasieran urduritasunez baziren ere, laburmetraiak ikusteko whatsapp talde baten bitartez koordinatu dira eta atzo goizean gelditu ziren finalistak erabakitzeko. Guztien harridurarako, oso erraza izan zen hautaketa, aho batez pelikula berak erabaki baitzituzten.

Hauek dira senior epaimahaiak aukeratutako finalistak: MUGA (Eñaut Castagnet), CUERDAS (Estibaliz Urresola Solaguren) eta 36 (Ana Lambarri Tellaeche).

Bigarren fasea urtarrilaren 26an (osteguna) izango da. Bertan, hautaketan parte hartu duten zortzi lagunak eta irabazlearen aukeraketan parte hartzera animatzen diren beste pertsona nagusi guztiak elkartuko dira Arkupe Aretoko zineman. Hiru finalisten proiekzioak ikusi ostean, Senior Epaimahaiaren Saria erabaki eta haien lana eskertzeko Haziren eskutik ardo dastaketa izango dute Aretxabaletako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 
Senior Sariaren hirugarren fasea sari banaketa izango da. Urtarrilaren 27an, ostirala, HUHEZINEMAko beste sailekin batera jakingo da irabazlea eta hautaketan parte hartu duten Goienagusiko kide batzuek emango dute saria.

36 – Ana Lambarri Tellaeche
MUGA – Eñaut Castagnet
CUERDAS – Estibaliz Urresola Solaguren