Hautatuen zerrenda argitaratuta!

Aste hauetan zehar eztabaida handia izan ondoren, esan beharra daukagu dagoeneko hautatu ditugula jada Sail Ofizialean eta MU Ikasleen Sailan agertuko diren filmak!

Aipatzekoa da guztira 73 film aurkeztu dituzuela Sail Ofizialean, maila hain altua izan da non asko kostatu zaigun soilik horietatikan hamar aukeratzea. Dena dela, mila esker parte hartzaile guztioi, ederrak izan baita zuen filmetaz gozatzea! Eta zorionak hautatuak izan zaretenoi!

Hauek dira hautatuak izan diren filmak:

Sail Ofizialean: “Gorria”, “La Cirila”, “Hemen. Gaur. Berriz.”, “Lamia”, “La Noche del Cocodrilo”, “Before I Die”, “Dar-dar”, “Datsegit”, “Barbudos” eta “Maite”.

MU Ikasleen Sailan: “Harria”, “Vale ya, Nora”, “Amaiur, Azken Arranoaren Hegaldia”, “Ilunabarrean Esan”, “Puntuak”, “Eskuminak”, “Ilunean Argia”, “Deia”, “12 minutos”, “Lau Egun” eta “Hamar Urtez”.

Arkupe aretoan proiektatuko ditugu bi sailak. Aurrerago zehaztuko ditugu ordua eta data!