Haymar Manzisidor, kartel lehiaketaren irabazlea!

Dagoeneko Huhezinemaren XIV. edizioak badauka irudia. Hona hemen Haymar Manzisidor zarauztarraren kartel dotorea. Zorionak, Haymar!

Dena den, eskerrak eman nahi dizkizuegu lehiaketan parte hartu duzuen guztioi hain kartel ederrak bidaltzeagatik. Guzti hauen artean, aipamen berezi bat egin nahi diogu Eider Díaz de Argandoñari, 13 urterekin soilik inoiz izan dugun parte hartzaile gazteena baita!

Nabarmentzekoa izan da aurten aurkeztu diren kartelen maila altua. Jaso ditugun kartelak 23 izan dira, eta bakoitzak jaialdiaren funtsa modu desberdin batean islatu du, horrexegatik izan zaigu hain zaila Huhezinemako taldeari soilik bakarra aukeratzea.

Mila esker parte hartzaile guztioi, benetan, zuen sormena eta denbora gurekin partekatzeagatik! Zorte on datorren urtean!