Film laburren aukeraketa martxan

Aurreko otsailaren 16an amaitu zen filmak aurkezteko epea. Pandemiaren ondorioz murrizketa asko egin dituzten arren, ohorez esan genezake film laburren ekoizpena ez dela horietako bat izan. Aurtengo XIV. edizioa dugun honetan, hainbat izan baitira aurkeztutako film laburrak.

Garai bereziki gogor hauetan jaialdiak sekulako arrakasta izan du. Izan ere, 82 labur jaso ditugu guztira. Eta fikzioa gailendu den arren, aniztasunak tartetxo bat hartu du aurtengo edizioan; izan ere, horietatikan hamalau dokumentalak dira. Eta guztira, 22 dira emakumezko zuzendariak.

Huhezinemako programazio taldea jada hasi da film guztiak baloratzen eta aukeratzen, eta martxoaren hasieran argitaratuko dituzte aukeratutakoak. Bitartean, euskal zinemazaleak harro egon daitezke kulturaren sustapenaz, Huhezinemak martxan jarraitu baitu eta hala egingo duelako egoera zailenen aurrean; kulturak inoiz baino bultzada handiagoa behar duenean, hain zuzen ere.