Heltzear da HUHEZINEMA XIII jaialdiaren bertso birtuala. Hasiera batean iragarritako datak mantentuko dira: jaialdia martxoaren 25ean, asteazkenean, hasiko da eta 27an, ostiralean, bukatu. Jaialdia bertsio birtualera moldatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin dira programazioan. Aurtengo jaialdiaren online eskaintza, TWITCH, YOUTUBE eta Instagram bitartez jarraitu ahal izango da norberaren etxetik. etxeangeratu ekimenarekin bat eginez, sorpresaren bat gehitu da, denok etxetik elkarrekin disfrutatu ahal izateko. Jarraian, aurtengo egitaraua aurkezten dizuegu:
Asteazkena 25
- 17:00 – Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea)
- 20:30 – Napardeath (Napardeathek (2019), Ataun of the Dead trilogia ixten du, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmarekin hasi eta 2014an jarraitu zuten Joxean’s hil ebenekin)
- 22:00 – Sesion golfa (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaminga. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Berdurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).
Osteguna 26
- 11:30 – MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaminga eta ikusleen botoa)
- 17:00 – Paul Urkijo (Errementari pelikularen zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du bere filmaren sormen prozezuan murgilduz)
- 19:00 – Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga
- 20:30 – MU Ikasleen Saila II (errepikapena)
Ostirala 27
- 17:00 – Sail Ofiziala (finalisten emanaldia streamingean eta ikusleen botoa)
- 20:00 – Sari banaketa
- 20:30 – Instagramen zuzenean itxiera pintxada: DJ AZGaubela
Aldaketaren bat gertatuz gero, gure jaialdiaren sare sozialen bidez joango gara informazioa eguneratzen. Aurreko edizioetan bezala ikusleen partehartzea sustatu nahi dugu, horregatik ikuslearen saria online bozkatuko da. Streaming saioen aurretik eta bitartean nola bozkatu azalduko da. Gainera FILMIN streaming plataforma eta HUHEZINEMA jaialdiaren artean
gauzatutako kolaborazioa iragarri nahi dugu. Egun hauetan hilabete baterako 20 harpidetza zozketatuko ditugu gure sare sozialetan, berrogeialdia zinema independenteenarekin entretenigarriagoa egiteko asmoz. Eta martxoaren 28tik aurrera, Filminen Huhezinema jaialdiaren kanala aurkeztuko dugu. Apirilaren 28a arte online disfrutatu ahal izango
dira Huhezinemarekin harremana duten luzemetrai eta film labur sorta ederra. Hartu lekua eta prestatu palomitak, Huhezinema heltzear dago eta!