Huhezinemaren 13. edizioko MU ikasleen saileko laburmetraia parte hartzaileak ikus daitezke haman.
TUa
Zuzendariak: Uxue Botas eta Ane Miren Nafarrate
2 lagun, artista 1 eta performancea.
Ihesi
Zuzendariak: Jon Lozano eta Marta Salvador
Simonen bizitza bakarti eta galdua erabat aldatzen da ispilu batekin topo egitean. Bere islan zerbait ikusten du, izutzen duena, eta ihesi irteten da. Ihesaldia da ikasteko esperientzia hori ahalik eta gehien xahutzen duena, aurkitzea espero ez zen puntu batera iritsi arte.
Arrantzale
Zuzendaria: Unai Salazar
Aitona hil ostean, bere bilobak bere objektuen artean gaztea zeneko argazki bat aurkitzen du amodiozko gutun batekin. Aitona mutil batetaz egon zen maiteminduta eta txikia zeneko herritik ibilbide bat hasten du bere aitonaren istorioa bizitzeko.
Airbenebe
Zuzendaria: Markel Bazanbide
Anai-arreben arteko asteburu lasai bat zirudiena konplikatu egin zaie Malen, Andu eta Ikerri. Ezjakintasunean murgilduta senitarteko bakoitzak aurpegi ezberdin bat jartzen dio beldurrari. Izan ere, beldurrei aurre egiteko era asko daude.
Zuloan
Bolinburu baserria da Garazi Eriz protagonistaren bizilekua, bai berea bai bere arbasoena. Jaio zenetik han jolastu da, han hazi da, baina sortu berri den monstruoak ez du utziko bizitza lehen zen bezalakoa izaten. Urteak pasa ahala bere arbasoen bizileku izan den Bolinburu suntsitzen ikusiko du, bere familia limitera eramanez. Dokumental honetan AHT-k sortutako mina barru barrutik sentituko dugu, bestelako aldeko eta aurkako argumentuak alde batera utziz.
Arrano
Zuzendaria: Iñigo Soraluze
Bateria jole baten bila dabilela, Arrano taldera iristen da Haritz. Baina taldean onartzen dutenetik liskarrak eta desadostasunak sorraraziko ditu beste bi kideen artean estiloa dela eta. Gainera, grabazio bat gertu dagoela, kontuan izanik taldeko kideak ongi moldatu beharko dira grabazio txukun bat irtven dadin. Hiru musikari, bi musika estilo desberdin eta arrakastarako doinu bakarra.
Ametsak sortu harresiak gaindituz
Dokumental honetan Ander Romarate igerilari paraolinpikoaren istorioan murgilduko gara. Kirolaren eta desgaitasuna duten kirolarien alde lan egiten duen pertsona
Memorien Kanpai Hotsak
Zuzendaria: Maddalen Bastarrika
Espainiar trantsizioaren garaian hainbat greba antolatu ziren langileriaren eskubideak lortzeko xedearekin. 1976ko martxoren 3an langile horietako bat antolatu zen. Indar armatuak bidali zituzten greba bertan behera utz zezaten. Ekintza baketsu hauek amaiarazteko indarra erabili zuten, horrela espainiar estatu osoko erreibindikazioak amaituko zirelakoan. Egun hartako sarraskia hiru langileen heriotzarekin eta 150 zauritu baino gehiagorekin amaitu zen. Aste batzuen buruan, beste bi langile hil ziren. Baina ez zuten lortu borroka amaitzea.
Looking Back
Zuzendaria: Nekane Jubera
Wood Strings taldearen Looking Back kantaren bideoklipa.
NeureaZuzendariak: IRATI RODRIGUEZ, ASIER TOLEDO, XABIER MARTIN, ALBA GONZALEZ ETA AMAIA BARGALLO
Ez naiz inorena…
Berria Bezala
Zuzendaria: Aitzol Zubizarreta
Emakume batek ume bat saltzeko tratua egiten du gizon batekin parke batean. Trukaketa egiten ari diren bitartean, gizonak umea ikusi eta emakumeak agindutako ezaugarriak faltsuak direla ohartzen da. Gizona eta emakumea negoziatzen hasten dira.
Idoia
Zuzendariak: Mikel Carrillo
Idoia basoan botata esnatzen da, galduta dago eta ez du ezer ulertzen. Basoan barrena murgiltzen da, baina bat-batean, gizon bat ikusten du. Hasieran ez da gizon horretaz fidatuko, baina denbora pasa ahala bere konfidantza handituko da. Azkenean, gauzak espero zituen bezala ez direla ikusiko du.
Kanpora!
Zuzendaria: Nekane Jubera
1981etik Otxate madarikatua dagoela uste dute askok. Herriak historia tragiko, arraro eta iluna du. Horregatik “Ochate, el pueblo maldito” deitzen diote. Herri honek milaka bisitari izan ditu urte hauetan zehar: paranormalaren zaleak, ikertzaileak, ufologoak… Asko dira Otxaten gauza paranormalak bizi izan dituzten pertsonak.
Titare
Zuzendariak: Xabier Vallina, Izaro Altzibar
Superazio istoria bat da gurea. Emakume borrokalari eta jostun baten bizitza kontatzen da bertan.
Bizilagun
Zuzendaria: Pablo Anza
Adimen urritasuna duten zortzi pertsonek etxebizitzaren egunerokotasuna. Bittor, Javi eta Juan Cruzek, monitoreekin batera, haien ordutegi, eginbehar zein etxeko konbibentziaren inguruko bizipenak kontatzen dute.