NORTZUK GARA


Huhezinema jaialdia

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, sortu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean.

Ordutik, “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko lan-prosamenaren barruan, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute erreferentziazkoa bilakatu den jaialdia.

Izan ere, talde lanean jaialdia antolatzea da praktika ardatz duen lan-sekuentzia horren helburua. Taldean lanean aritzeak ahalbideratzen du graduan ikasitakoak praktikan jartzea, eta aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzea.

2020ko antolatzaileak

Huhezinema jaialdiaren 13. edizioa egingo da aurten; eta urtero bezala,  talde antolatzaile berria du. Oraingo honetan, 16 ikasle ibiliko dira jaialdiaren antolakuntzan Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean. 

Aurtengo edizioan ikasle hauek arituko dira lanean: Nerea Aginagalde, Leire Altuna, Peio Azaola, Amaia BargaIo, Ane Bengoa, Miker Carrillo, Ane Garcia, Alba Gonzalez, Julen Higuera, Xabier Martin, Eider Moncayola, Irati Rodrigez, Asier Toledo, Gerardo Tome, Naroa Urien eta Aitzol Zubizarreta.

Urtero legez, hiru taldetan daude banatuta ikasleak: Programazio taldea, Produkzio taldea eta Komunikazio taldea.

Programazio taldea arduratuko da 2020ko Huhezinema jaialdiaren egitaraua zehazteaz; jaialdiaren lau egunetarako ekimen ezberdinak antolatuko dituzte, film laburren proiekzioak eta master class-ak besteak beste.

Egitaraua posible egiteko, Produkzio taldea finantziazioa lortzeaz arduratuko da. Babesle, kolaboratzaile eta laguntzaileen bila ibiliko dira, sari erakargarriagoak banatzeko eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko.

Komunikazio taldea jaialdiaren zabalkundeaz arduratuko da, eta jaialdiak iraungo dituen egunetan ekitaldien jarraipena egingo du. Gainera, hedabideekin harreman zuzena izango dute taldekideek, interesa duen edonork gure jaialdiaren berri izan dezan. Jaialdiaren irudiaz ere arduratuko dira Komunikazio taldeko kideak.