
#HUHEZINEMA13
Aupa film zaleak!
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak bere HAMAIRUgarren urtean, kartel lehiaketa bat antolatuko du aurtengo edizioari irekiera emateko. Horretarako, Euskal Herriko gazte artistak motibatu nahi ditugu, ahalik eta pertsona gehienen talentua eta sormena bultzatzeko, eta bide batez jaialdiari oihartzuna emateko. Bertako ekitaldi nagusia 2020ko martxoaren 25, 26 eta 27an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.
Lehiaketa honetan parte hartzeko epea gaur urriak 31a irekitzen da, eta lehiaketaren itxiera, hau da, kartela entregatzeko azken eguna abenduak 29a izango da, 23:59ak arte. Kartela egiteko arauak “huhezinema.eus” eta korreo honetan dituzue.
- Lanak .TIFF formatuan eta A3 tamainan bidali behar dituzue.
- huhezinema@mondragon.edu emailera egilearen izen-abizenak, adina, jaioterria eta telefono zenbakia atxikituz.
- 2020. edizioko leloa “HORROR STORY” da eta kartelean jarrita egon beharko du. Horretaz gain, hurrengo datuak ere agertu beharko dira;
-
- “HUHEZINEMA 13” edo “HUHEZINEMA XIII” (norberaren gustuen arabera)
-
- “Euskal Film Laburren Jaialdia”.
-
- “2020ko martxoaren 25etik 27ra”.
-
- “Aretxabaletako Arkupe kultur etxean”.
- Egileek zinemarekin lotuta dagoen kartela egin beharko dute baina askatasuna izango dute kolore eta teknikari dagokionez.
Kartel lehiaketaren irabazleak 200 euroko saria eta euskal produktuen saskia jasoko du. Jaialdira gonbidatuta egongo da egindako lana aurkezteko, eta nola ez, egilearen izena jaialdiko blog eta sare sozialetan oihartzuna izango du.
Kartel irabazlea Huhezinemako antolatzaileek aukeratuko dute. Proposamenaren originaltasuna eta beste euskarrietara egokitzeko gaitasuna baloratuko da (spota, sare sozialak…).
Gogoz jasoko ditugu zuen proposamenak!! Zorte txar!