Sail Ofizialeko hamar harribitxiak

Iritsi da eguna! Hemen dauzkagu aurtengo jaialdiko harribitxiak…. HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10.urteurrenak harrera arrakastatsua izan du. Deialdiak parte-hartze zabala jaso du eta jaialdian sail ezberdinetan lehiatuko direnen zerrendarekin amaitzeko, jaialdiak Sail Ofizialean lehiatuko diren film laburren zerrenda aurkezten du.

Sail Ofiziala Aukeraketa Batzordeak hautatutako 10 filmez osatzen da; hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik eta epaimahai ofizialak,  HUHEZI-ko ikasleek osatutako Vertigo epaimahaiak eta ikusleek erabakiko dituzten beste hiru saritan lehiatuko dira, hurrenez hurren: Goiena Saria, 800€ko diruordaina eta 1.500€tan baloratutako kamera ekipamenduaren alokairua, Vertigo Saria 500€ eta azkenik, 300€ Ikusleen Saria.

Sail Ofizialeko hautatuak martxoaren 31an, ostiralean, proiektatuko dira 16:00etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe Aretoko zineman. Ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo da zineman bertan. Gainera, hautatutako filmen zuzendari edo lan-taldeko ordezkariak bertan egongo dira filmen aurkezpena egiteko. Giro aparta izango da!!

Hona hemen Sail Ofizialean lehiatuko diren film laburrak:

  • “Ulises” – Aitor Gutiérrez (Fikzioa)
  • “Beti bezperako koplak” – Ageda Kopla Taldea (Animazioa)
  • “El ángulo recto no existe” – Jon Zurimendi (Animazioa)
  • “Si la oscuridad nos lleva” – Mikel R.Alonso (Fikzioa)
  • “El divino” – Sendoa Cardoso (Dokumentala)
  • “Jules D.” – Norma Vila (Fikzioa)
  • “Precious moments” – Asier Iza (Fikzioa)
  • “Anónimo” – Ivan Sokolov (Fikzioa)
  • “Caminan” – Mikel Rueda (Fikzioa)
  • “Karta Astrala” – Maite Bidarte eta Koldo Gartzia (Dokumentala)

*Sail Ofizialerako hautatuak izan diren filmen fotogramak:

This slideshow requires JavaScript.

Lan hauetaz gain, badira martxoak 30, ostegunean 16:00etatik aurrera, lehiaketaz kanpo Aretxabaletako Arkupe aretoan proiektatuko diren ikus-entzunezkoak ere. Jasotako lanen kalitatea kontuan izanik, 10.urteurrena dela eta ostegun arratsaldean ospatuko den ekitaldi berezian, pantaila handian, film hauek aurkezteko tartea eman nahi izan diegu egileei; ordezkariak bertara etorri eta geroko lunch-era gonbidatuz.  

  • “Azken saskia” – Oier Fuentes (Dokumentala)
  • “Ritual” – Maria Jose Alvarez Fernandez (Fikzioa)
  • “Y sin embargo, Al-Quds” – Unai Aranzadi (Dokumentala)
  • “Still Alive” – Leire Barturen (Dokumentala)
  • “False Flag” – Asier Urbieta (Fikzioa)
  • “Hileta” – Kepa Sojo (Fikzioa)
  • “Night shift” – Izaskun Arandia (Fikzioa)
  • “Esperoan” – Amaia Otaola, Mikele Landa, Itsaso Garin, Nerea Sanz eta Oihane Zunzunegi  (Dokufikzioa)
  • “Los despedidores” – Ibon Goikotxea (Fikzioa)
  • “Making off” – Arkaitz Gartzia (Trailerra)
  • “Maizter” – Idoia Dávila (Esperimentala)
  • “Iggy dog” –  Zuzendaritza Kolektiboa (Bideoklipa)
  • “Lege zahar” – Uda Films (Fikzioa)