Beste urte batez, martxoaren 28an, arratsalde osoan zehar izan ginen Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean finalisten filmez disfrutatzen eta Huhezinema 2014ko sariak banatzen. Finalisten zinema zuzendari guztiak gerturatu ziren eta profesional nahiz ikasten ari direnen artean elkartruke interesgarria sortu zen. Proiekzio arazo txikiak alde batera utzita, primerako giroa sortu zen bete-beterik zegoen aretoan, Itziar Atienza eta Sara Cozar aurkezleen laguntzarekin batera. Egun handia amaitzeko, Orly Tabernan bukatu genuen luntx zoragarri batekin lehenik eta ondoren, “Behi bi blues” taldearen kontzertu paregabearekin.
Mila esker gerturatu zineten guztioi eta espero dugu gu bezain beste disfrutatu izana 7.edizioaz!
Gogoratu, hala ere, hau ez dela bukatu! Apirilaren 11n Ordiziako Herri Antzokian Huhezinema 2014ko Palmaresaren proiekzioa ospatuko dugula. Maiatzean, aldiz, Michel Gaztambideren hitzaldia eta 7.edizioko irabazleen proiekzioa Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egingo dugula.