Gaur hasiko da Huhezinema, Euspot lehiaketaren sari banaketarekin

Ikus-entzunezko komunikazioko irakasle eta ikasleek antolatutako Euskal Film Laburren Jaialdia abian jarriko da gaur, Euspot lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketarekin. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Era berean, Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskainiko du, euskara, gazteak eta sare sozialak aintzat hartuta. Euskarazko spot lehiaketan aurkeztutako 22 iragarkiak ikusi ahal izango dira, eta momentuan bertan, irabazleen izen-abizenak jakingo dira.

Honako hauek dira aurtengo sariak:

  • Spot onena: 1.000 €
  • MUko ikasleen spot onena: 500 €
  • Publikoaren saria: 500 €
  • Gazteen saria (18 urtetik beherakoentzat): 250 €

Euspot sari banaketa ekitaldia