Azken ukituak emanda, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea prest dago bere 99 eserlekuak gaur arratsaldean betetzeko, Huhezinema Jaialdiko aurreneko jardunaldian. Euspot lehiaketaren sari banaketa ekitaldiak emango dio irekiera Film Laburren Jaialdiaren seigarren edizioari.
Bihar goizean goizetik MUko ikasleen lanak proiektatuko dira pantaila handian eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Fermin Muguruzak eta Arrate Rodriguezek “Zuloak” dokumentalaren tripak aterako dituzte, sormen prozesua nolakoa izan zen azalduz.
Bihartik aurrerako egitaraua hemen: https://huhezinemajaialdia.wordpress.com/egitaraua-2012/