Gaur, azaroak 17, aurkeztu dugu Huhezinema jaialdiaren aurtengo edizioaren kartel berria. Kolore berdexka izango du nagusi eta Aretxabaletako elizak eta telefono kabinak berebiziko garrantzia hartu dute. Iruditeriaren ardura duen komunikazio lantaldeak azaldu duenez, ez da erraza izan iruditeriarekin asmatzea, izan ere, bi ikaskidek eginiko kartel proposamenen artean zalantzak egon dira aukeratzerako garaian. Azkenik, hainbat buelta…
Hazi Sari Berria Huhezineman
HAZI Sari Berria Huhezineman Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren HAZI enpresa publikoak eta Huhezinemak bat egin dugu HAZI sari berria sustatzeko. Lankidetza berri honen helburua da urtez- urtez HAZIrekin zerikusia duten egitekoak sustatzea eta ezagutaraztea (ekintzailetasuna, landa garapena, basogintza…). Gauzak horrela, HAZI saria jasoko du egiteko horiek egokien lantzen dituen film laburrak….
HUHEZINEMA BADATOR! SARI BERRITUEKIN!
“Jaialditik ahalegin berezia egiten dugu aurrekontuko diru gehiena sarietara bideratzeko. Azken urteetan, sail ofizialeko 10 finalisten artean dirua banatzen dugu, jaialdia euskal zinemagileen arteko topagunea izan dadin. Aurtengo ikasle antolatzaileen taldetik jasotako ideia zaparradaren ondoren, berrikuntza berri bat gehitzea erabaki dugu, eta Aktore Onenaren Saria emango dugu”, azpimarratzen du jaialdiaren koordinatzailea den Iban Del Campok….
HUHEZINEMA 17. EDIZIOKO LANAK BIDALTZEKO EPEA IREKI DA!
Martxan dago Huhezinemaren 17. edizioa, edizio berri honek hainbat aldaketa izango ditu. Esaterako, lanak bidaltzeko epea azaroak 27rarte egongo dela zabalik edo jaialdiaren datak urtarrilaren 24, 25 eta 26ra aurreratuko direla. Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, film laburrak aurkezteko epeak zein bidalketa moduak webgunean daude. Sare sozialetan ere informazioa jaso daiteke. Parte hartzeko bete hurrengo fitxategia.
URTARRILAK 27 KRONIKA HUHEZINEMA
Maider Oleagaren “Irrits” izan da aurtengo HUHEZINEMA SARIko irabazlea! Azkenean, lan asko egin eta gero, iritsi da egun handia! Arratsaldeko 14:30ean ekin diogu egitarauari, atseden baten bidez bi zatitan banaturiko Sail Ofizialeko proiekzioekin. Euskal Herriko zinema sortzaileak elkartzeko plaza bihurtu da Zaraia aretoa. Iluntzeko zazpietan hasi da guztiek espero genuen momentua, sari banaketa. Atmosferan ilusioa,…
URTARRILAK 26 KRONIKA HUHEZINEMA
Emozioz beteriko eguna, giro ezin hobean! Senior proiekzioarekin ireki dugu gaur Arkupe Aretoa. Senior Epaimahaiaren Sariko irabazlea erabakitzeko, Goienagusi elkarteko hainbat kidek Sail Ofizialeko 3 film onenak hautatu dituzte eta horiek izan dira gaur gerturatu diren pertsona nagusiek ikusitakoak, 36 (Ana Lambarri Tellaeche), MUGA (Eñaut Castagnet) eta CUERDAS (Estibaliz Urresola Solaguren), hain zuzen. Laburmetraiak ikusi…
URTARRILAK 25 KRONIKA HUHEZINEMA
Ilusioa, musika eta dantza! Musika eta dantzaz betea hasi da 16. edizioa, Kurtzebarri eskolako haurrek “Orkestra Lurtarra” animaziozko filma ikusi dute eta ilusio handiz gainera! Abestiz beteriko film guztian zehar dantza giroa izan da nagusi eta poz-pozik irten dira umeak, gehienak etorkizunean pianistak izan nahi dutela argi utzita. Irakasleen iritziz “esperientzia ona, erakargarria eta interesgarria…
PERTSONA NAGUSIEK SENIOR SARIKO HAUTAGAIAK ERABAKI DITUZTE!
Goienagusi elkarteko Imanol Aguinagalde, Miren Uribesalgo, Miren Eraña, Bego Lejardi, Rosa Urreta, Arantza Gabiria, Lydia Fernandez de Luco eta Marian Perurenak osaturiko senior epaimahaiak erabaki ditu senior epaimahaiaren sarirako finalistak! Kontatu digutenez, haien lehen aldia izan da zinema jaialdi batean epaimahai modura eta esperientzia oso aberasgarria izan da. Hasieran urduritasunez baziren ere, laburmetraiak ikusteko whatsapp…
HUHEZINEMA 16: BABESLEAK
Huhezinemaren zutabeetako bat babesleak dira, jaialdia aurrera eramateko ezinbestekoak baitira. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI), da jaialdiaren antolatzailea. Hari esker, ikasturte honetan modulu berri bilakatu da Huhezinema. Honela, 4. mailan dauden ikus-entzunezko komunikazioa graduko 14 ikaslek antolatu dute, Iban del Campo (jaialdiaren koordinatzailea) eta Maialen Torresen (moduluko koordinatzailea) laguntzarekin. Jaialdiaren babesle nagusiak:…
KALEAN DA EGITARAUA!
Huhezinema ospatzeko unea iritsi da! Aretxabaletan urtarrilaren 25etik 27ra Euskal Film Laburren jaialdiaz gozatu ahalko da, sari banaketaz gain, sail desberdinetako proiekzioak ikusteko aukerarekin. Egitarauan, zinema aretoko jarduerez harago, beste hainbat ekintza ere bildu ditugu, besteak beste, ElektroPottotti elektrotxarangaren eta DJ Julenen emanaldia Aretxabaletako kaleetan zehar, eta Hazi Eusko Jaurlaritzaren erakundeak eskainitako ardo dastaketa. Jaialdian…