15. edizioko kartela!

Hemen duzue aurtengo kartela! Atzera kontuarekin hasi gara, hemeretzi egun besterik ez baitira gelditzen Huhezinemaren hamabostgarren edizioari hasiera emateko! Aurtengo edizioaren gaia musika izanik masterclassak eta tailerrak izango ditugu horren inguruan eta baita beste hainbat sorpresa ere! Laister emango dugu egitarauaren berri, beraz, egon adi!

Epea itxi da

Pasa den ostiralean itxi genuen lanak bidaltzeko epea, eta lan asko jaso ditugu! Orain hautaketa fasean sartu gara eta martxoaren 4ean argitaratuko dugu aukeratutako lanen zerrenda.

Lanak bidaltzeko epea irekita!

Gaur ireki da zuen lanak Huhezinemara bidaltzeko epea! Gaurtik 2022ko otsailaren 18a arte lanak bidaltzeko aukera izango duzue. Animatu eta parte hartu! Lanak bidali baino lehen irakurri sail bakoitzean dauden oinarriak (webguneko โ€œoinarriakโ€ atalean), eta zuen lanak horiek betetzen baditu aurrera!

Huhezinema 14. edizioko eduki berriak You Tuben!

Jaialdiaren 14. edizio hau oso berezia izan da, eta formatu hibridoa izan du aurtengoan. Presentzialki jarraitzeko aukera izan da Aretxabaletako Aurkupe Kultur Etxean, eta aldi berean etxetik ikusteko aukera egon da Twitchen streaming bidez. Martxoaren 17 eta 18an elkartu ginen berriz Arkupe aretoan, 2020ko edizioa erabat online egitera behartu gintuen ditxosozko birusaren ondorioz. Eta orain,…

14. Huhezinemaren amaiera eguna.

Gaur bukatu da Huhezinema, sarien entregarekin batera. Hala ere, sariak eman baino lehenago ere oso ekintza interesgarriak izan ditugu. Eguna hasteko, goizeko 11etan hasi dute IXA websailaren sortzaileek beraien masterclassa. Oso interesgarria izan da ikus-entzunezko bertikal bat nola grabatu eta hain proiektu bitxian barneratzea. Gero film laburren emisioa hasi dugu, gaurkoan Sail Ofizialeko filmak emititu…

Huhezinemaren 14. edizioaren lehenengo eguna.

Lehenengo eguna gainditu dugu Huhezineman. Egun itzela eta sorpresaz betea izan da gaurkoa. Eguna hasteko, Binahiko Kikoren masterclass bat eduki dugu, eta aktore zuzendaritza eta bikoizketaren munduan sartu gaitu. Bere karreran egindakoa kontatu eta gero, boluntarioak eskatu ditu publikoaren aldetik, bai aktore zuzendaritzaren partean (bolondresak aktore bezala ibili eta berak ekintza hauek nola ondo egin…

HUHEZINEMA 14 Formatu Hibridoan dator!

Aurten HUHEZINEMA 14 era hibridoan ikusi ahal izango da. Presentzialki jarraitzeko aukera egongo da Aurkupe Kultur Etxean, baina edukiera murriztuarekin (50 pertsona bakarrik). Baina ez kezkatu etxetik ikusteko aukera egongo da Twitchen streaming bidez emitituko dugulako. Ohartarazi nahi dizuegu film labur gutxi batzuk ezingo direla ikusi streaming bidez egileek hala ez nahi dutelako, baina hauek…

HUHEZINEMA 14ko Film Laburren Trailerra

14. HUHEZINEMAK Sail Ofizialean aukeratu diren eta MU Ikasleen Sailean aurkeztu diren film laburren trailerra egin du. Guztira 21 film labur daude eta hauek hurrengo astean ikusi izan ahalko dira jaialdian. Bitartean disfrutatu trailerra ikusten! Hauek dira bi sailetako film laburrak: ๐—ฆ๐—”๐—œ๐—Ÿ ๐—ข๐—™๐—œ๐—ญ๐—œ๐—”๐—Ÿ๐—”: “Gorria”, “La Cirila”, “Hemen. Gaur. Berriz”, “Lamia”, “La Noche del Cocodrilo”, “Before…