17. HUHEZINEMAREN IRUDITERIA KALEAN DA!

Gaur, azaroak 17, aurkeztu dugu Huhezinema jaialdiaren aurtengo edizioaren kartel berria. Kolore berdexka izango du nagusi eta Aretxabaletako elizak eta telefono kabinak berebiziko garrantzia hartu dute. Iruditeriaren ardura duen komunikazio lantaldeak azaldu duenez, ez da erraza izan iruditeriarekin asmatzea, izan ere, bi ikaskidek eginiko kartel proposamenen artean zalantzak egon dira aukeratzerako garaian. Azkenik, hainbat buelta eman ostean, Ariadna Tola ikaskideak egindako kartel proposamenaren baitan sortu da iruditeria.

Ariadna Tola, HUHEZINEMAren 17.edizioko kartel egilearen hitzetan “Aretxabaletako lagun batek gomendatu zidan telefono kabinaren irudia kartelean txertatzeko, izan ere, herriko gazteekin polemika handia izan duen kabina da. Kontuan izanda Huhezinema gazteei zuzendutako ekitaldia dela, eta Aretxabaletan egiten den zinema jaialdia dela, lotura hori egiteko modurik egokiena iruditu zitzaidan .”

Joan berotzen eta gorde datak, hau hasi besterik ez da egin!