4.000 € SARITAN HUHEZINEMAN

Joan den edizioan baino diru gehiago banatuko ditu Huhezinema Jaialdiak 2013ko apirilean Aretxabaletan ospatuko den seigarren edizioan. Orotara, 4.000 € bideratuko dira film labur onenak saritzeko. Hala, lehiaketa ofizialean zein MUko ikasleen lehiaketan lanak bidaltzeko epea irekita dago jada, eta bi lehiaketetan parte hartzeko oinarriak gure webgunean kontsultatu ditzakezue. Kontuan izan lehiaketa ofizialean parte hartzeko…

Huhezinemako bost edizioen laburpen bideoa

5 urte, 410 film labur, 40 sari, 22.000 € banatuta, 35 enpresa zein erakunde laguntzaile eta 100 ikasle inguru antolakuntza lanetan. Horiek, eta beste hainbat fruitu eman ditu Huhezinemak oraino. Une honetan, Euskal Film Laburrak sustatzeko egitasmoa 2013ko jaialdiaren barrenetan murgilduta dabil; hala, aurtengo lehiaketaren oinarriak ikusgai jarriko dira webgunean laster. Hona hemen 2008. urtetik hona Huhezinemak…

ABIAN DA HUHEZINEMA 2013

Badator Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren seigarren edizioa. Badator Huhezi fakultateko (Mondragon Unibersitatea) Komunikazio Guneak antolatzen duen euskal zinema laburraren jaialdia. Oso pozgarria da guretzat seigarren urtez albiste hau zabaltzea. Hurrengo jaialdia 2013ko apirilan egingo dugu eta Huhezinemako lan talde berria jada prestaketa lanetan murgilduta gaude. Laster, lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak izango dituzue eskuragarri…

Euskarazko film labur onena, Ekaitza

Aurtengo Huhezinemak Euskarazko Film Onenaren Saria (Goiena Saria) jaso du Alberto Gastesi zuzendari donostiarraren Ekaitza lanak. Loreto Mauleonek eta Aitor Beltranek egin dituzte aktore lanak. Gainera, Huhezinemako sari-banaketa ekitaldira bertaratu zen Mauleon, Gastesirekin batera. Neguko goiz euritsu eta hotz batean, biak gurutzatzen dira Donostiko hondartzetan, zubietan eta kaleetan. Erakarrita sentitu eta elkar jarraitzen ari direla dirudi,…

Maskarak, bi sari eskuratu dituen dokumentala

Aurtengo Huhezineman Ikusleen Saria eta Epaimahaiaren Saria jaso ditu Ikus-entzunezko Komunikazioan hirugarren mailan dauden lau ikaslek egindako dokumentalak. Ander Bolibarrek, Ariane Irazustak, Miren Ormazabalek eta Oihan Vitoriak egindako Maskarak lanak, hain zuzen ere. Transexualitateak tabua izaten jarraitzen du. Bazterketa soziala, transfobia, zisexismoa… Eguneroko borroka lehen pertsonan azaltzen dute Ainarak eta Ixotzek. Maskarak, mozorroak kendu nahi ditu….

Huhezinemaren laburpena egin du MU telebistak

MU Telebistak azken erreportajean Huhezinema 2012ren harira antolatutako ekimen guztien errepasoa egin du. Besteak beste, Euspot Euskarazko Spot lehiaketako, Asier Altuna zinegileak eskainitako hitzaldiko, Huhezinema Euskarazko Film Laburren proiekzioko eta sari-banaketako zenbait une jaso dituzte bideoan, eta protagonistetako zenbait elkarrizketatu ere bai. Hona hemen, bideoa:

Huhezinemak baditu irabazleak

10 film labur finalisten emanaldiarekin eman zitzaion atzo Huhezinema 2012 jaialdiari itxiera. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zen proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziren film labur finalisten hainbat zuzendari. Alberto Gastesi, Ekaitza eta Istmo film laburren zuzendaria Loreto Mauleonekin, Ekaitza film laburreko aktoresarekin etorri zen. Haritz Zubillaga She´s lost control filmaren egilea,…

Ikasleak sortzaile Huhezineman

Huhezinema jaialdiko bigarren egunean Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren eta laugarren mailako ikasleen txanda izan zen atzo. Ikasleek egindako dokumental eta fikziozko laburrak erakutsi ziren eta publikoak hauek bozkatu zituen. Irabazleak gaurko lehiaketa ofizialeko irabazkeekin batera ezagutuko dira. Ikasleen film laburrak ikusita, Asier Altuna zinemagileak “Bertsolari” filmaren barrenak erakutsi zituen eta filma egitearen prozesua irudi esanguratsu bidez…

Euspoten ere ikusleek erabakitzen dute irabazlea

Asteartean, hilak 8, izango da Euspoten sari-banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur-etxean, 19:00etan hasita. Hiru sari banatuko dituzte: Spot onenaren saria, Mondragon Unibertsitateko ikasleen lan onenaren saria eta publikoaren saria. Azken sari hori, izenak dioen moduan, ikusleek erabakiko dute. Hala, dagoeneko aurkeztu diren bederatzi spotetatik onenari bozka emateko aukera dago Euspoten webgunean. Huhezinemarekin batera dator aurtengoan…