Huhezinema jaialdiko bigarren egunean Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren eta laugarren mailako ikasleen txanda izan zen atzo. Ikasleek egindako dokumental eta fikziozko laburrak erakutsi ziren eta publikoak hauek bozkatu zituen. Irabazleak gaurko lehiaketa ofizialeko irabazkeekin batera ezagutuko dira.
Ikasleen film laburrak ikusita, Asier Altuna zinemagileak “Bertsolari” filmaren barrenak erakutsi zituen eta filma egitearen prozesua irudi esanguratsu bidez azaldu zuen. Filmeko fotograma ezberdinen bitartez hauek zuten sinbologiaz eta esanahiez aritu zen besteak beste, eta nola batak besteekin lotuaz lortu zuen “Bertsolari” aurrera eramatea.
Gaurkoan egun potenteena dator. Huhezinemako lehiaketa ofizialeko ekitaldiak itxiko du bosgarren edizio hau. Aretxabaletako Arkupe kultur-etxean izango da, non hamar laburmetrai finalistak ikusteko aukera izango dugun. Ondoren, Huheziko zein lehiaketa ofizialeko sariak banatuko dira eta, azkenik, luntx batekin jarriko zaio amaiera jaialdiari.
Asier Altuna “Bertsolari” filmaren sormen prozesuaz azalpenak ematen, Huhezinema jaialdian.