Huhezinemaren 11. edizioa hasteko bi aste ozta-ozta falta direnean, hautaketa prozesuak aurrera darrai. MUko ikasleen eta Kutixi Sailean lanak jaso ondoren, Aukeraketa Batzordeak jaialdian parte hartuko duten ikus-entzunezkoak hautatu ditu. Bi sail hauen emanaldia asteazken goizean, martxoak 21, izango da Aretxabaletako Arkupen, 10:00etatik aurrera. MU Ikasleen Sailak Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar eginiko lanak jasotzen…
Kategoria: huhezinema
Maider Fernández, Aitor Arenas eta Edurne Azkarate, Huhezinemako epaimahai ofizialean
Huhezinema jaialdiaren 11. edizioa hasteko aste pare bat geratzen diren honetan, dagoeneko baditugu epaimahai ofiziala osatuko duten kideak. Urtero bezala, zineman dabiltzan profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osa dezaten, eta aurtengoan Maider Fernández, Aitor Arenas eta Edurne Azkarate izango ditugu gurean. Maider Fernandez Iriarte (1988) Hezitzaile eta zinemagile da. Gaur egun…
11. edizioak baditu bere hamar finalistak!
Hauek dira aurtengo Sail Ofizialerako aukeratutako hamar film laburrak: Lisbeth (Aitor Bereziartua) 13’ 52’’ Kreba (Oier Fuentes) 11’ 31’’ Tarde para el recreo (Pablo Malo) 21’ 24’’ Versus (Demetrio Elorz) 8’ 32’’ La Petite Mort (Ana Gonzalez Telleria eta Andrea Landaluce Florido) 4’ 23’’ Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban) 20’ 35’’ Plagan (Koldo Almandoz)…
Huhezinemako 11. edizioaren kartela
Huhezinemako 11. ediziorako kartel lehiaketaren irabazlea Marina García Fernandez da. Mila esker aurtengo kartel lehiaketan parte hartu duzuen orori, espero baino kartel gehiago jaso ditugu, 53 izan dira, eta zaila izan da erabakia hartzea. Gogoratu jaialdia Martxoaren 21etik 23ra bitartean izango dela, eta gonbidatzen zaituztegu ekitaldira gerturatzeko eta disfrutatzeko.
Argazki Onenaren sari berria
Zarautzeko Ogeita4 Camera Solution enpresako lagunekin kolaborazioa mantentzen dugu hirugarren urtez. Zinema, publizitatea eta telebistan ibilbide oparoa eta luzea duen enpresa da Ogeita4. Era guztietako ekoizpenetan kamera beharrak betetzeko sortu zen eta zinema kamera digitalen alokairua, garraioa, filmaketarako logistika eta kamera-teknikariak eskaintzen dute. Parte hartu duten lan batzuk aipatzeagatik, Handia, Loreak, Lasa eta Zabala, Urte…
11. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea irekita!
Aurtengo berrikuntza nagusiak, Mundukide saria eta Argazki Onenaren saria. 5.000 euro banatuko ditugu saritan!!!! Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa egingo da 2018eko martxoaren 21etik 23ra bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Jaialdiako hiru sailetan parte hartzeko oinarriak prest daude daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Filmak bidaltzeko epea 2018eko otsailaren 9ra…
Mundukide sari berriaren aurkezpena Huhezineman
Hitzordua 13:00ean izango da, doakoa, eta Asier Urbieta zuzendari donostiarrak hitzaldia eskainiko du. Mundukide fundazioak Mundukide Sariaren aurkezpena egingo du asteazken honetan, abenduaren 13an, Huhezinema film laburren jaialdiarekin bat egin eta hurrengo edizioa babestuko duelako. Ekitaldia Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako kanpuseko areto nagusian izango da, 13:00etatik 14:00tara. Sarrera doakoa izango da, eta edonorentzat irekia. Mundukideko arduradunek…
Kartel lehiaketa abian!
Kaixo lagunok! Hasi gara jada 2018an ospatuko den Huhezinema jaialdia prestatzen eta, nola ez, berri mordoekin etorriko gara ibilbide horretan. Gaurkoan, zuen laguntzaren eske gatoz. Izan ere, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak bere hamaikagarren ediziorako kartela behar du eta zuen esku utzi nahi dugu kartel lehiaketa baten bidez. Datorren urteko Huhezinema martxoaren 21, 22 eta…
Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide
Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak. Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan….
Huhezinemako film irabazleak Ordizian
<p><a href=”https://vimeo.com/173738655″>Beti bezperako koplak [Trailer]</a> from <a href=”https://vimeo.com/user12274024″>Kimuak</a> on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a>.</p> Ekainak 15, arratsaldeko 7.30etan, Ordiziako Herri Antzokian. Horra aurtengo hitzordua. Azken urteetan egin duguna bezala, Ordiziako Udalaren lankidetzari esker, Huhezinema 2017 jaialdiko film labur irabazleen emanaldia antolatu dugu. Filmen emanaldiaren ondoren solasaldia ere egongo da hainbat film laburren egileekin (“Portratit” film laburreko Iñaki Tena; “Krispetak” eta…