Dagoeneko baditugu Huhezinema 2013ko aurkezleak. Iazko antzera, bi aurkezle bikote izango dira gurean. Alde batetik, Garazi Ayesta eta Errupin Jauregi Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten diharduten 1. mailako eta 2. mailako ikasleak, hurrenez hurren, MUko Ikasleen Lehiaketako film labur finalistak aurkezten arituko dira, apirilaren 17an. Bestetik, EITBko Gaztea irrati saioko aurkezle den Ainhoa Vitoria eta Jon Plazaola, Kontuz…
Egilea: huhezinemajaialdia
Enpresa eta erakundeak, Huhezinemaren euskarri
Huhezinema Jaialdiaren egun handia gerturatzen doan heinean, batik bat zinema kontuak izaten ditugu hizpide. Dena den, badira ikus-entzunezko esparruaz harago modu batera edo bestera Huhezinemari babesa eskaintzen dieten enpresa zein erakundeak. Aurtengo edizioan, horietako 15 atxikitu dira lehiaketara eta gainera, badira urtez urte jaialdiarekin bat egiten dutenak. Hortaz, eskerrik beroenak ematea besterik ez zaigu gelditzen, are gehiago…
Epaimahaia osatuta
Iristear da Huhezinema 2013 eta dagoeneko, urteroko legez, film labur finalistetatik irabazleak hautatzeaz arduratuko den epaimahaia osatu dugu. Aurtengo edizioan Angel Aldarondo, Beñat Eizagirre eta Iratxe Fresneda izango dira epaimahaikideak, hirurak Ikus-entzunezko arloan eskarmentu handikoak. Angel Aldarondo (1975) publizitate, multimedia eta Internet sektorean funtzio desberdinak garatu ondoren, gogoz murgildu zen ikus-entzunezkoen munduan. Orduz geroztik, gidoiak, errealizazio lanak,…
Aurtengo kartela ikusgai!
Hona hemen Huhezinema Jaialdiaren seigarren edizioa iragartzeko kartela. Zer iruditzen zaizue? Bota zuen iritziak! Ez ahaztu datorren astean ekingo diogula aurtengo film labur finalisten proiekzioari. Emanaldi guztiak Aretxabaleko Arkupe Kultur Etxean izango dira apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, eta azken honetarako 2013. edizioko sari banaketa ekitaldia prestatu dugu. Animatu!
Huhezinema 2013ko finalistak!
Honako hauek dira Huhezinema 2013ko Lehiaketa Ofizialean parte hartuko duten finalistak. Aurkeztutako 110 film laburretatik, 12 lanek pasa dute hautaketa prozesuko galbahea eta kalitatezko lan asko utzi behar izan ditugu kanpoan. Film labur finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 18an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Laster programazioari buruzko xehetasun gehiago argitaratuko dugu: besteak beste,…
125 film labur jaso ditugu Huhezineman
Huhezinemako lehiaketa ofizialean zein MUko ikasleen lehiaketan parte hartzeko deialdia amaituta, aurkeztutako film laburren zenbaketa egiteko garaia iritsi da. Hala, Movibeta online plataforman zein posta arruntaren bitartez jasotako lanak kontuan harturik, guztira 125 film labur aurkeztu dira seigarren edizio honetan, horietatik 29 euskara hutsean ekoitzitakoak. Aurreko urteko markari eutsi diogu eta Movibeta plataformak egileen artean…
2013ko deialdia azken txanpan
Lehiaketa Ofizialeko deialdia itxita, MUn matrikulatutako Ikasleen Lehiaketan parte hartzeko aukera ere azken txanpan sartu da. Bi egun barru, martxoaren 8an, ostirala, seigarren edizio honetan lanak aurkezteko epea amaituko da. Dena den, azken ordurako utzi duzuenok zuen film laburrak (fikziozkoak, dokumentalak, bideoklipak, erreportajeak, animazio lanak…) Ikasleen Lehiaketara bidali ditzakezue oraindik. Beraz, aprobetxatu eta sar zaitezte…
Azken eguna Lehiaketa Ofizialean parte hartzeko
Egun bat besterik ez da falta Huhezinemako Lehiaketa Ofizialean film laburrak aurkezteko epea amaitu dadin. Seigarren edizio honetako deialdia bihar, martxoaren 1a ostirala, itxiko dugu eta beranduago heltzen diren lanak ez ditugu onartuko. Edonola ere, azken ordurako utzi duzuenok garaiz zabiltzate, aurtengo sari ikaragarrien lehian sartzeko aukera baituzue oraindik. Guztira, 3.000 euro bideratuko ditugu film…
Ikasleen egunerako aurkezleak hautatuta!
Huhezinema Jaialdiko ikasleen egunak jada baditu aurkezleak. Pasa den otsailaren 26an egindako kasting-aren ondoren, Garazi Ayesta eta Errupin Jauregi ikasleak izan dira aukeratuak. Biek ala biek Ikus-entzunezko komunikazioa gradua ikasten dihardute Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, 1. mailan eta 2. mailan, hurrenez hurren. Ekitaldia apirilaren 17an ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Zorionak bikote hautatuari eta eskerrik asko…