Huhezinema 2013ko palmaresa

Apirilaren 18an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian erabaki dira Huhezinema Jaialdiaren 2013. edizioko irabazleak. Iratxe Fresnedak, Angel Aldarondok eta Beñat Eizagirrek osatutako epaimahai ofizialak lau film labur saritu ditu, bi aipamen berezi egiteaz gain. Ikusleen sariaren garaileak, aldiz, finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu dute emanaldiaren irteeran bakoitzak bere bozka emanez. Hemen seigarren…

Aretxabaletako kabina Huhezinemaz jantzita

Atzo goizean, Huhezinema Jaialdiaren hasierarekin bat eginez, Aretxabaletako telefono kabina ospetsua Huhezinemako arroparekin jantzita esnatu zen. Dakizuen bezala, aurtengo irudiko protagonista aizkolaria da eta bere aizkorarekin telebista bat apurtzen du. Kasualitatea baliatuz, kabina gainean agertutako hautsitako telebista seigarren edizioko photocall-a egiteko erabiliko dugu. Fermin Muguruza eta Arrate Rodriguez izan ziren bertatik pasatako aurreneko gonbidatuak.

Muguruza eta Rodriguezen striptease digitala

Anekdotak, gomendioak, barre algarak, inspirazio gisa erabilitako argazki zein bideo mordoa, email irakurketak fikziozko pertsonaiekin… Askorako eman zuen Fermin Muguruzak eta Arrate Rodriguezek atzo arratsaldean Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean eskainitako hitzaldiak. “Zuloak” dokumentala abiapuntu gisa hartuta eta bere sormen prozesua biluzteko asmoarekin, berbaldi ezohiko eta originala prestatu zuten espreski Huhezinemarako. Eta nola ez, izugarrizko arrakasta…

Urtez urte oparoagoa den uzta

Huhezinema Jaialdiaren bigarren jardunaldiari ekiteko, MUko Ikasleen Sailean aurkeztutako 14 ikus-entzunezkoak proiektatu dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, goizeko 10:30ean hasita. Aurreko edizioekin alderatuz, denetariko generoak landu dituzte ikasleek: film labur eta dokumentaletatik, bideoklip eta animazio lanetaraino. Hala, urtez urteko uzta hobera doala argi eta garbi geratu da. Kalitate zein eduki aldetik maila altuko lan mamitsuez gozatzeko…

Euspot lehiaketan saritutako iragarkiak

Hona hemen Euspot iragarki laburren lehiaketaren bigarren edizioko palmaresa. Aurten, parte hartzea nabarmen hazi da, 22 spot jaso baitira. Kalitateak ere gora egin du eta hori nabaria izan zen atzo, apirilaren 16an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian. Egin klik hiru iragarki irabazleak ikusteko! Spotik onena / 1.000 euro: Markos Goikolea (Iruñea), “Bakoitzak berea….

Arkupe Kultur Etxea prest arratsalderako!

Azken ukituak emanda, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea prest dago bere 99 eserlekuak gaur arratsaldean betetzeko, Huhezinema Jaialdiko aurreneko jardunaldian. Euspot lehiaketaren sari banaketa ekitaldiak emango dio irekiera Film Laburren Jaialdiaren seigarren edizioari. Bihar goizean goizetik MUko ikasleen lanak proiektatuko dira pantaila handian eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Fermin Muguruzak eta Arrate Rodriguezek “Zuloak” dokumentalaren tripak aterako…

Gaur hasiko da Huhezinema, Euspot lehiaketaren sari banaketarekin

Ikus-entzunezko komunikazioko irakasle eta ikasleek antolatutako Euskal Film Laburren Jaialdia abian jarriko da gaur, Euspot lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketarekin. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Era berean, Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskainiko du, euskara, gazteak eta sare sozialak aintzat hartuta. Euskarazko spot…

“Zuloak” dokumentalaren barrenak Huhezineman

“No more tour 2013” biran geldialditxoa egin eta “Zuloak” dokumentalari buruz arituko zaizkigu Fermin Muguruza eta Arrate Rodriguez sortzaileak Huhezineman. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu seigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat izugarrizko aukera paregabea delakoan. “Zuloak” Euskal Herrian taula gainean dabiltzan hiru emakume musikarien errealitatea islatzen du. Hasi…