Gaztambide gidoigintzaz Huhezineman

Aurtengo Huhezinema jaialdiko programazioari amaiera ezin hobea emateko, Michel Gaztambide arituko da gidoigintzaz datorren astean. Zazpigarren edizioko ekitaldi eta emanaldi gehienak martxoaren 26, 27 eta 28an egin dira eta Gaztambideren hitzaldia zor genizuen. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu zazpigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat aukera paregabea delakoan. Hitzordua: Hitzaldi-mintegia…

Palmaresa Ordizian ikusgai!

Datorren ostiralean, apirilaren 11n, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango dugu Ordiziako Herri Antzokian. Bertan, 7.edizio honetako ikasleen nahiz zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango duzue. Gainera, bertara gerturatuko direnez zuzendari eta egileetako batzuk giro polita eta elkartruke interesgarria sortuko delakoan gaude emanaldiaren ostean. Hurrengo lanak ikusiko ditugu: 1. Betiko eran…

Huhezinema bertigorik gabe!

Beste urte batez, martxoaren 28an, arratsalde osoan zehar izan ginen Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean finalisten filmez disfrutatzen eta Huhezinema 2014ko sariak banatzen. Finalisten zinema zuzendari guztiak gerturatu ziren eta profesional nahiz ikasten ari direnen artean elkartruke interesgarria sortu zen. Proiekzio arazo txikiak alde batera utzita, primerako giroa sortu zen bete-beterik zegoen aretoan, Itziar Atienza eta Sara…

Huhezinema 2014ko Palmaresa!

Martxoaren 28an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian erabaki dira Huhezinema Jaialdiaren 2014. edizioko irabazleak. Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok osatutako epaimahai ofizialak sei film labur saritu ditu, aipamen berezi bat egiteaz gain. Ikusleen sarien garaileak, aldiz, martxoaren 26ko ikasleen eta baita finalisten proiekzioetara gerturatutako ikusleek hautatu dituzte emanaldiaren irteeran bakoitzak…

Gaurkoan Huhezineman, “Neurge” luzemetraia

Huhezinema Jaialdiaren zazpigarren edizioko bigarren egun honetan, 19:00tan hasita eta 21:00ak  ingurura arte “Neurge” film luzearen proiekzioa izan dugu Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Ikasleez gain, herritarrak ere animatu dira Ikus-entzunezko ikasleak 2012.urtean ekoiztu zuten filma ikustera eta “petit comite”-an izan bada ere, giro ederra sortu da. Hona hemen, eguneko argazki batzuk:

Lehenengo eguneko bertigoa gaindituta!

Huhezinema Jaialdiaren lehenengo jardunaldiari ekiteko, Ikus-entzunezko Ikasleen Sailean aurkeztutako 12 ikus-entzunezkoak proiektatu dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, goizeko 10:00etan hasita. Aurreko sei edizioekin alderatuz, aktore zerrenda bikaina eta gai aniztasuna nabaria izan da aurtengo uztan: homosexualitatea, itxurakeria, heriotza, boterea…Era honetara, argi eta garbi geratu da urtez urteko lan maila hobera doala. Kalitate zein eduki aldetik maila altuko…

Arkupe Kultur Etxea prest 7.ediziorako!

Azken ukituak emanda, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea prest dago bere  100 eserlekuak goiz goizetik betetzeko, Huhezinema Jaialdiko aurreneko jardunaldian. Ikus-entzunezko ikasleen lehiaketa ekitaldiak emango dio irekiera Film Laburren Jaialdiaren zazpigarren edizioari. Arratsaldean, aurten berrikuntza izan den Basque Culinary Center lehiaketa ospatuko da lehenik 17:00etan hasita eta ostean, “Mugaritz BSO” dokumentalaren proiekzioa egingo da, Felipe Ugarte zuzendariaren aurkezpenarekin….

Huhezinemaren euskarri, enpresa eta erakundeak

Huhezinema Jaialdiaren egun handia gerturatzen doan heinean, batik bat zinema kontuak izaten ditugu hizpide. Dena den, badira ikus-entzunezko esparruaz harago modu batera edo bestera Huhezinemari babesa eskaintzen dieten enpresa zein erakundeak. Aurtengo edizioan, horietako 12 atxikitu dira lehiaketara eta gainera, badira urtez urte jaialdiarekin bat egiten dutenak. Hortaz, eskerrik beroenak ematea besterik ez zaigu gelditzen, are gehiago garai…