Pikadero filmaren sormen prozesuaz hitzaldia

Aurtengo Master Class-a Pikadero filmeko zuzendari den Ben Sharrock eta Irune Gurtubai ekoizlearen eskutik izango da. Asteazkenean izango da, hilak 16, 11:00etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe Aretoan. Ben Sharrock eskoziarraren lehen luzemetraia da Pikadero (2015). Euskal Herrian euskal aktoreekin grabatutako euskarazko filma da eta 2015eko Donostiako Zinemaldian estrenatu zuten. Ondoren, Kritikaren Saria irabazi zuen Zuricheko jaialdian. Horretaz…

Nazioarteko bihurtuko da Huhezinema lehen aldiz.

Nazioarteko film laburren emanaldi berezi batekin emango diogu hasiera aurtengo jaialdiari. Esan bezala, 9.Huhezinema edizioa sorpresaz beteta dator, eta gainera nazioarteko bihurtuko da. Donostiako Zinemaldiaren kolaborazioari esker, bi film labur egongo dira ikusgai martxoaren 16an goizeko 9:30etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe aretoan: Nueva Vida (2015, Kiro Russo) eta Volando voy (2015, Isabel Lamberti). Bi filmak 2015eko Donostiako Zinemaldian sarituak izan ziren XIV….

Badaukagu aurtengo jaialdiko kartela

Bi aste gelditzen dira Huhezinema jaialdiaren 9.ediziorako. Jo eta ke ari dira lanean Iban del Campo irakaslea nahiz IKO 4.mailako ikasleak. Horietako batek egin du, hain zuzen, aurtengo kartela, Elena Canasek. Huhezinemako komunikazio taldekoak berarekin egon gara. Nola bururatu zitzaizun Zinemaren Zirrara leloa? Huhezineman dihardugun ikaskideen artean brainstorming bat egin genuen. Zinemaren zi horrekin jolastu…

Baditugu aurtengo hamar finalistak!

Honako lan hauek dira martxoaren 18an ikusiko ditugun film laburrak: Cenizo (Jon Mikel Caballero) 09’58” Napoleón y yo (Ander Duque) 17’37” Dantzariak (Axier Salazar) 17’09” Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón) 05’00” Hartz txiki (Uraitz Soubies) 16’29” Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) 08’00” Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera)18’00” Duellum (Tucker Dávila Wood)…

113 film labur jaso ditugu

Jende ugarik aurkeztu ditu euren filmak aurtengo Huhezinemako hiru sailetara, guztira 113 lan jaso ditugu. Gaur amaitu da Basque Culinary Center Saileko sariak aurkezteko epea eta 10 lan aurkeztu dira guztira. Sail Ofizialean, berriz, guztira 90 lan jaso dira eta horietatik 10 finalista hautatuko dira. Aurtengoan berrikuntza bat egon da, Festhome filmen banaketarako online plataforma bidez…

Huhezinema 9. edizioa abian!

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizioa, 2016ko martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Jaialdiko hiru sailak irekita daude: Sail Ofiziala, Basque Culinary Saila eta MUko Ikasleen Saila. Filmak bidaltzeko epea 2016eko otsailaren 10a arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: http://www.huhezinema.com.   Aurten hainbat…

Huhezinema zain daukagu!

Apirilean egin genuen jaialdiaren azken edizioan zinema ziztadek, erleek eta hauen eztenkadek zapore eztitsua utzi ziguten. Jakin ezazue bederatzigarren edizioan indar gehiagorekin gatozela!!! Ikus-entzunezko hamalau ikaslek osatzen dugun talde berria elkartu gara jadanik hurrengo edizioa prestatzen hasteko, betiko moduan Iban del Campo irakaslearen laguntzarekin. Gomendatzen dizuegu Zarautzen erosi zenuten arropak prestatzen hastea datorren urteko ekitaldirako…

Saritutako film laburren emanaldia Ordizian

Joan den urtean abiatutako lankidetzari esker, bigarren urtez egingo dugu Huhezinema jaialdian irabazi duten film laburren emanaldia Ordiziako Herri Antzokian. Ostiralean, ekainaren 5ean izango da emanaldia gaueko 22.15etan. Jaialdiko koordinatzaileaz gain, Aitor Arregi izango da gurekin emanaldiaren ondoren berak zuzendutako “Zarautzen erosi zuen” film laburraz hitzegiteko. Ikasleen lanen ordezkariren bat ere egongo da gurekin aurkezpena…

Huhezinema 2015, Making Off

Pasa den apirilaren 28tik 30era, Huhezinemaren 8. edizioa egin genuen. MUtelebistan behin baino gehiagotan egin dituzte jaialdiaren inguruko erreportaje txukunak. Aurtengoan ikuspuntua aldatu eta jaialdiaren tripak erakusten dizkigute. Ba al dakizue Huhezinema lehiaketa antolatzeko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek hilabeteak eman dituztela?