113 film labur jaso ditugu

Jende ugarik aurkeztu ditu euren filmak aurtengo Huhezinemako hiru sailetara, guztira 113 lan jaso ditugu. Gaur amaitu da Basque Culinary Center Saileko sariak aurkezteko epea eta 10 lan aurkeztu dira guztira. Sail Ofizialean, berriz, guztira 90 lan jaso dira eta horietatik 10 finalista hautatuko dira. Aurtengoan berrikuntza bat egon da, Festhome filmen banaketarako online plataforma bidez lanak bidaltzeko aukera egon da. Plataforma hori 33 lagunek erabili dute eta Movibeta, berriz, 54 pertsonak. Oraindik bada lanak bidaltzeko posta tradizionala erabiltzen duenik. Hiru partaidek erabili dute modu hori. Amaitzeko, MU Ikasleen Sailera 13 filme aurkeztu dituzte.

Martxoaren 16an, 17an eta 18an egongo dira lan horien hautaketa bat Aretxabaletako Arkupe aretoan ikusgai.

 

20160202_104334.jpg
Aurtengo jaialdian jasotako film labur bat.