Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxo, Huhezinemako Epaimahai Ofizialean

Huhezinema jaialdiaren 10.urteurrena hasteko bi aste eskas geratzen diren honetan, jada baditugu epaimahai ofiziala izango diren kideak. Urtero, zineman dabiltzaten profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osatu dezaten eta aurtengoan Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxo izango ditugu gurean. Paul Uriko Alijo (1984) zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. Arte Ederretan…

Goiena Saria, euskal zinemagintza sustatzen

Goiena Sariak, Sail Ofizialean hautatutako film laburren artean euskarazko film labur onena saritzen du Huhezinemaren lehen ediziotik. Urteak daramatzagu Goiena Komunikaizo taldearekin elkarlanean sari hau ematen, baina Huhezinemaren hamargarren edizioan berrikuntza batzuekin dator, indarberrituta. Euskarazko zinemagintza sustatzea da Goiena Sariaren helburua eta horrexegatik, 2016an dirusariari sari praktikoagoa gehitu zitzaion; Ogeita4 Camera Solution enpresaren lankidetzari esker…

Juan Palaciosen Pedaló filmarekin abiatuko da Huhezinema

<p><a href=”https://vimeo.com/152455966″>PEDAL&Oacute; (trailer)</a> from <a href=”https://vimeo.com/user6280584″>Juan Palacios</a> on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p> Juan Palacios zuzendari eibartarra izango da gurean HUHEZINEMA Euskal Film Laburren 10.urteurrenean. Urteroko ohiturei jarraiki, jaialdiak zuzendari baten masterclass-a antolatu du eta 2016ko euskal zinemaren sorpresetako bat izan den Pedaló filmaren estreinaldia aprobetxatuz, Juan Palacios izango da masterclass-a emango duen zuzendaria. Palaciosek bideo esperimentalarekin, ikusizko…

Sail Ofizialeko hamar harribitxiak

Iritsi da eguna! Hemen dauzkagu aurtengo jaialdiko harribitxiak…. HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10.urteurrenak harrera arrakastatsua izan du. Deialdiak parte-hartze zabala jaso du eta jaialdian sail ezberdinetan lehiatuko direnen zerrendarekin amaitzeko, jaialdiak Sail Ofizialean lehiatuko diren film laburren zerrenda aurkezten du. Sail Ofiziala Aukeraketa Batzordeak hautatutako 10 filmez osatzen da; hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik…

Hautatu dira MU-ko ikasleen sailean lehiatuko diren lanak

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 10.urteurrena gerturatzen doan einean, hautaketa prozesua aurrera doa. Basque Culinary sailean lehitauko diren lanak argitaratu ostean, jaialdiak MUko ikasleen sailean lehiatuko diren ikus-entzunezkoak hautatu ditu. MU Ikasleen Sailak Mondragon Unibertsitateko ikasleek 2016-2017 ikasturtean eginiko lanak jasotzen ditu. Hautaketa batzordeak bere aukeraketa egin ostean, sariak epaimahai ofizialak emango ditu: Fikzio Onenaren…

Huhezinemako Basque Culinary sailean egongo diren 10 lanak hautatu dira

Gerturatzen doa Huhezinemaren 10.urteurrena. Euskal Film Laburren jaialdia hiru sailetan banatzen da: Basque Culinary, Mondragon Unibertsitateko ikasleen saila eta Sail Ofiziala. Eta amaitutzat eman da Basque Culinary sailaren hautatuen prozesua. MUko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, laugarren aldiz gastronomiak bere tartea izango du jaialdian. Deialdi arrakastatsua eta zabala lortu da. Hamar lan jaso dira…

Film laburrak jasota, martxan da aukeraketa prozesua

Atzo itxi zen Huhezinemaren 10. edizioaren lanak entregatzeko epea. Guztira, 95 ikus-entzunezko jaso ditugu. Zuei esker, bilduma polita sortu dugu; mila esker zuen lanak gurekin partekatu nahi izanagatik. Huhezinemako antolatzaileak oso pozik gaude, izan ere, espero genuen baino lan gehiago jaso ditugu, are gehiago aurten errotik pelikulak jasotzeko modua aldatu dugunean. Online plataformak erabili ez…

Huhezinema Bilbon aurkezten dugu

Huhezinemaren hamargarren edizioa prestatzen jarraitzen dugu eta lehiaketa desberdinen berri emateko, bilatzen ditugun filmen inguruko xehetasunak eta argibideak emateko asmoarekin bihar, urtarrilak 18 arratsaldeko 6tan Bilboko BBFn jaialdiaren aurkezpen informal bat egingo dugu DOCK tarbernan. Aurkezpenean aurtengo lantaldea osatzen duten Idoia Dávila eta Garikoitz Rivera ikasleak eta jaialdiko koordinatzailea den Iban del Campo izango dira. Joan…