Gaur bukatu da Huhezinema, sarien entregarekin batera. Hala ere, sariak eman baino lehenago ere oso ekintza interesgarriak izan ditugu.
Eguna hasteko, goizeko 11etan hasi dute IXA websailaren sortzaileek beraien masterclassa. Oso interesgarria izan da ikus-entzunezko bertikal bat nola grabatu eta hain proiektu bitxian barneratzea.
Gero film laburren emisioa hasi dugu, gaurkoan Sail Ofizialeko filmak emititu ditugu. Atzo bezala, presente zeuden film laburren ordezkariek hitz batzuk esan dituzte beraien proiektuaren inguruan hau proiektatu baino lehen. Gaur ere errepikatu den beste gauza bat QR kode batekin egindako bozkaketa izan da.

Bozkaketa eta gero, sariak banatu dira. Honako hauek dira Huhezinemako 14. edizioko sarituak:
MU Ikasleen sailean, Ilunabarrean esanek (Xabier Vallina) 200€ irabazi ditu fikzio onenaren saria lortzeagatik. Hala ere, epaimahaiak 12 minutu (Ane Cuesta) film laburrari aipamen berezi bat egitea erabaki du, honek ere profesionalak hunkitzea lortu baitu. Ikusleen saria, ordea, Ilunean Argia (Maria Garmendia) laburrak lortu du, 100€ irabaziz. Azkenik, aipatzekoa da Deia (Naia Aizpurua Garro) dokumentala izan dela bi sari lortu dituen ikus-entzunezko bakarra, halaber, dokumental eta argazki onenaren saria. Lehenengo sariarengatik 200€ jaso ditu, eta bigarrerangatik, berriz, 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua Ogeita4 enpresaren eskutik.
Sail ofizialean, Gorria (Maddi Barber) filmak irabazi Huhezinema saria, hau da, Euskarazko film onenarena, eta 800€ eraman ditu etxera. Komedia sari berriaren irabazlea Datsegit (Aitor Arruti) izan da, 300€ irabaziz. 400€ko balioa duen saria, Vertigo, Maiteri (Xabier Larrazabal) eman zaio. Mundukidek Giza Eskubideak eta Justizia sozialaren gaia egokien txertatzen dituen film laburrari 700€ eman dizkio, eta hau Before I Die (Iker Esteibarlanda) izan da. Bukatzeko, ikusleen saria Dar-Dar film laburrak jaso du, 300€ irabaziz.