Lehenengo eguna gainditu dugu Huhezineman. Egun itzela eta sorpresaz betea izan da gaurkoa.
Eguna hasteko, Binahiko Kikoren masterclass bat eduki dugu, eta aktore zuzendaritza eta bikoizketaren munduan sartu gaitu. Bere karreran egindakoa kontatu eta gero, boluntarioak eskatu ditu publikoaren aldetik, bai aktore zuzendaritzaren partean (bolondresak aktore bezala ibili eta berak ekintza hauek nola ondo egin azaltzeko) eta baita bikoizketaren partean ere (bolondresek telesail bateko pertsonaiei ahotsa jarri eta berak honi buruzko zenbait gauza azaltzeko).

Gero MU Ikasleen Sailerako hautatutako filmak ikusi ditugu, eta presente zeuden film laburren zuzendari eta ordezkariak oholtza gainera igo dira, beraien ikus-entzunezkoari sarrera eman eta honi kontextua emateko.

Film laburrak ikusi eta gero QR kode bat jarri dugu pantailan, publikoak berak nahiago duenari botoa emateko. Hau Covidarengatik sortu behar izan diren segurtasun neurriengatik egin behar izan da, eta baita aurten esperientzia mistoa (presentziala eta streaming bidezkoa) eskaini dugulako ere. Bozkaketa era berdinean egingo da bihar Sail Ofizialeko film laburrekin.
Gaur egun itzela izan da. Bihar ere 11etatik aurrera espero zaituztegu Arkupe aretoan eta Twitchen. Ez galdu!