Huhezinema Santurtziko film jaialdien topaketan egon da.

Aurten ere Santurtziko film jaialdi topaketa ospatu da eta bertan egon gara Huhezinemako kideak, hauek hain zuzen ere: Iban del Campo, Irati Cledú eta Anne Dobaran. Bertan, jaialdi ezberdinek berrogeialdia eta normaltasun berriaren pean zer egin duten azaldu dute. Jaialdi hauek izan dira parte hartzaileak: Korterraza, Zinexpress, Eibarko film laburren jaialdia, Getxo Express, Donosskino, Zinebi, Animakom Fest, Homeless Film Festival eta Zierbenako laburmetrai jaialdia.

Esperientzia funtsezkoa izan da Huhezinema jaialdiarentzako, bertan azaldu dutelako nola lan egin duten Covid-19 agertu eta ondoren, hala nola, film laburrak aukeratzeko irizpideak. Antolatzaileekin behin hitz egin eta gero, gero eta garbiago dugu nola aukeratu behar ditugun film laburrak. Gainera, aukera paregabea izan genuen bertan zeuden pertsonei Huhezinema jaialdiaren berri emateko. 

Getxoexpress jaialdia ere ospatua izan da, eta Huhezinemaren kasuan, poliki poliki, edizio berria prestatzen ari gara.

Oso aberasgarria da film laburren jaialdiak antolatzen dituzten pertsonekin egotea, edozein arazori aurre egiteko eta gehiago ikasteko aukera paregabe bat da. Horrelako film laburrek ez dituzte laguntza eta ospe handirik, horregatik, gure artean laguntza eskeintzea ezinbestekoa da. Huhezinemak geroz eta kalitate gehiago edukitzeko, horrelako pertsonen ideia, informazio, eta laguntzak beti izango dira ongi etorriak.