12. Huhezinemaren sari banaketa ekitaldia argazkitan

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Eta ‘Zinemak hamabi’ leloa izan duen edizio honen sariak banatu genituenetik igaro dira hamabi ordu baino gehiago, eta atzoko sari banaketako dozenaka argazki ekarri dizkizuegu.