Ziztadak iristear daude, dagoeneko ez da ezer falta! Jaialdia bihar iluntzean hasiko da, eta irekiera ekitaldi moduan “Huhezinema kalean” edukiko dugu. Aretxabaletako plazan zinema kalera aterako dugu, eta aurtengo Sail Ofizialera aurkeztu diren, baina finalera pasatu ez diren, 7 lan zoragarri ikusiko ditugu! Dohainik eta lagunartean!
20:00etan giroa berotzen hasiko gara plazan, eta emanaldia 21:00etan hasiko da. Aretxabaletarra, edo zinema zalea, edo erle zalea, edo ikaslea, edo irakaslea, edo besterik gabe, denera animatzen den horietakoa bazara, etorri!
Hauek izango dira ikusiko ditugun lanak:
– “Garai berriak” (Koldo Almandoz)
– “Soroa” (Asier Altuna)
– “Anómalo” (Aitor Gutierrez)
– “Atzeko dantza” (Maider Fernandez)
– “Aitona Mantangorria” (Kepa Errasti)
– “Hubert Le Blonen azken helgaldia” (Koldo Almandoz)
Ekitaldiaren gidari apartak izango ditugu, Ane Ayerbe eta Patxi irigoyen ikasleak!
Gogoratu, bihar iluntzeko 21:00etan, “HUHEZINEMA KALEAN”!