Gorka Cornejo (Donostia, 1979) zine zuzendaria, gidoigilea eta zine eta telebistako
gainbegiralea izateaz gain, zinemagintzako musikaren ikerketan eta irakaskuntzan
jarduten du. 2002an argitaratu zen “Historia de la Música de Cine” liburuaren autorea
da, eta DocumentaMadrid hautaketa batzordeko kidea ere bai.
Hitzaldia: La música en el cine
Musika zineman oso elementu indartsua eta boteretsua da, ideiak eta emozioak
adierazteko balio duena. Baina, zeintzuk dira musikak zineman bete ditzakeen
funtzioak? Zeintzuk estrategiak? Nola garatu dezakegu diskurtso autonomo koherente
bat, aldi berean filmean ondo integratuta dagoena? Klixeak ekiditeko, aurreiritziekin
amaitzeko eta musika konposatzailea zinegile moduan aldarrikatzeko, hitzaldi honetan
musikak ezkutuan dagoena argitara nola atera dezakeen aztertuko dugu.