XIV. Edizioko epaimahaia prest!

Astebeteren buruan ospatuko den Huhezinemako XIV. edizioko epaimahaikideak konfirmatuta daude jada. Urtero bezala, epaimahaia zinemaren eta ikus-entzunezkoen munduan aritu diren profesionalez osatuta dago. Haien esperientzia eta iritzia gogoz partekatzera datoz gurekin, Huhezinema lehiaketa izateaz gain, ikaste prozesu bat ere izan dadin. Hauek dira aurtengo epaimahaikideak: Erika Olaizola 1989an jaiotako aktore azpeitiarra da. Errealizazio ikasketak burutu…

Hautatuen zerrenda argitaratuta!

Aste hauetan zehar eztabaida handia izan ondoren, esan beharra daukagu dagoeneko hautatu ditugula jada Sail Ofizialean eta MU Ikasleen Sailan agertuko diren filmak! Aipatzekoa da guztira 73 film aurkeztu dituzuela Sail Ofizialean, maila hain altua izan da non asko kostatu zaigun soilik horietatikan hamar aukeratzea. Dena dela, mila esker parte hartzaile guztioi, ederrak izan baita…

Haymar Manzisidor, kartel lehiaketaren irabazlea!

Dagoeneko Huhezinemaren XIV. edizioak badauka irudia. Hona hemen Haymar Manzisidor zarauztarraren kartel dotorea. Zorionak, Haymar! Dena den, eskerrak eman nahi dizkizuegu lehiaketan parte hartu duzuen guztioi hain kartel ederrak bidaltzeagatik. Guzti hauen artean, aipamen berezi bat egin nahi diogu Eider Díaz de Argandoñari, 13 urterekin soilik inoiz izan dugun parte hartzaile gazteena baita! Nabarmentzekoa izan…

Film laburren aukeraketa martxan

Aurreko otsailaren 16an amaitu zen filmak aurkezteko epea. Pandemiaren ondorioz murrizketa asko egin dituzten arren, ohorez esan genezake film laburren ekoizpena ez dela horietako bat izan. Aurtengo XIV. edizioa dugun honetan, hainbat izan baitira aurkeztutako film laburrak. Garai bereziki gogor hauetan jaialdiak sekulako arrakasta izan du. Izan ere, 82 labur jaso ditugu guztira. Eta fikzioa…

Film laburrak bidaltzeko epea irekita!

Gaurtik hasita eta 2021eko otsailaren 16ra arte, jaialdiaren 14. edizioan izena emateko eta film laburrak bidaltzeko epea irekita egongo da. Animatu parte hartzera! Parte hartu baino lehen eskertuko genizueke sail bakoitzaren oinarriak (web orriko “oinarriak” atalean) irakurtzea, zuen film laburrak betebehar guztiak kontuan hartzen dituela egiaztatzeko. Eskerrik asko!

Kartel lehiaketa Huhezinema 14

Hemen da Huhezinemako 14.edizioa, eta honekin batera, kartel lehiaketa! Hona hemen parte hartzeko bete behar diren baldintzak eta oinarriak: Euskal Herriko edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Adinak ez du inporta. Kartelak egiteko teknikak askeak izango dira. Kartelak bertikalean izan beharko dira. .JPG formatuan. A3 tamainan. Kartelean hurrengo datuak agertu beharko dira: HUHEZINEMA 14….

Huhezinema Santurtziko film jaialdien topaketan egon da.

Aurten ere Santurtziko film jaialdi topaketa ospatu da eta bertan egon gara Huhezinemako kideak, hauek hain zuzen ere: Iban del Campo, Irati Cledú eta Anne Dobaran. Bertan, jaialdi ezberdinek berrogeialdia eta normaltasun berriaren pean zer egin duten azaldu dute. Jaialdi hauek izan dira parte hartzaileak: Korterraza, Zinexpress, Eibarko film laburren jaialdia, Getxo Express, Donosskino, Zinebi,…

Filmin-en sortu dugu Huhezinemaren bilduma

Huhezinemak izan duen arrakasta ikusita eta konfinamendu egoeran jarraitzen dugunez, Filmin eta Huhezinemako antolatzaileok, lankidetzan, kanal bat zabaldu dugu Filminen. Bertan, Huhezinemarekin 13 urte hauetan harremana izan duten egileen lanak ikusteko aukera izango duzue.

HUHEZINEMA 2020 PALMARESA

Hamairu egun pasa dira konfinamendua hasi zenetik, eta hamairugarren edizioa agurtzen du gaur Huhezinemak. “Horror story” lelopean hasi genuen abentura hau, eta hamairugarren edizioa behar zuena baino beldurgarriagoa izan da. Hala ere, espero dugu hiru egun hauek zeuen konfinamenduak alaitzeko balio izana. Hamar sari banatu ditugu eta hamar mila gauza ikasi. Eskerrik asko parte hartzaile,…

MU IKASLEEN SAILEKO PARTE HARTZAILEAK

Huhezinemaren 13. edizioko MU ikasleen saileko laburmetraia parte hartzaileak ikus daitezke haman. TUa Zuzendariak: Uxue Botas eta Ane Miren Nafarrate 2 lagun, artista 1 eta performancea. Ihesi Zuzendariak: Jon Lozano eta Marta Salvador Simonen bizitza bakarti eta galdua erabat aldatzen da ispilu batekin topo egitean. Bere islan zerbait ikusten du, izutzen duena, eta ihesi irteten…