MU IKASLEEN SAILA 2020

MU ikasleen sailaren oinarriak:

  1. Mondragon Unibertsitateko ikasleek (2019-2020 ikasturtean MUn matrikulatuak) egindako ikus-entzunezko lanak Huhezineman aurkezteko aukera izango dute.
  2. Hautaketan lehentasuna izango dute ikus-entzunezko ikasketen baitan taldetan egindako lanek (3. mailako proiektua, Film laburra materian eta Dokumentala materian).
  3. Ikasleek ekoitzitako bideoklipak, animazio lanak, erreportajeak zein bestelako ikus-entzunezkoak ere aurkeztu daitezke.
  4. Lanek gehienez 20 minutuko iraupena izango dute.
  5. Lanak bidaltzeko azken eguna: 2020ko otsailaren 2a.
  6. Jasotako lan guztien artean, batzorde batek hautaketa bat egingo du eta hautatutako lan horiek Aretxabaletako Arkupe Aretoko pantaila handian proiektatuko dira.

Sail honetako lanak Goiena Telebistan erakutsiko dira, film laburrei eskainitako saio berezi batean, 2020ko urritik aurrera. Bost emanalditarako eskubidea izango du eta egileei elkarrizketa egingo die.

Sariak honako hauek izango dira:

Fikzio Onenaren Saria (*): 200 €

Dokumental Onenaren Saria (*): 200 €

Ikusleen Saria: 100 €

Argazki onena (**): Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, Huhezinemako 2021. edizioan aurkeztuko dena.

Mundukide Saria:  700€  (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).

(*) Epaimahai ofizialak emango ditu sariak.

(**) Argazki Onenaren sariari esker ekoitzitako filmak hasierako edo amaierako kredituetan argi azaldu beharko du hurrengo testua: “Film labur hau 2020ko Huhezinema Jaialdiko Argazkigintza Onenaren Sariari esker ekoiztu da.”

Testuarekin batera hurrengo logoak bistaratuko dira: Huhezinema, Ogeita4.

Online bidalketa:

Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete behe aldean dagoen izen-emate orria online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Film laburra hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da.

Eskertuko genuke saritutako egileek eurek jasotzea saria, edo lan taldeko kideren batek, apirilaren 5ean egingo den Sari Banaketa ekitaldian. Sariak egunean bertan jakinaraziko dira.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak KONGRESUAK ETA JARDUNALDIAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua kongresu, mintegi eta jardunaldietan parte hartzen duten pertsona eta instituzio kolaboratzaileen datuen kudeaketa eta mantenimendua egitea eta etorkizuneko ekitaldien berri ematea dela. Datu horiek erakundeak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira eta komunikabideei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako lopd.huhezi@mondragon.edu e-mail helbidera eskaera bat bidali behar duzu NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

Harremanetarako: huhezinema@mondragon.edu


ZURE IKUS-ENTZUNEZKOEN BIDALKETA

Irakurri arretaz sail eta sari bakoitzaren oinarriak zure lanak bidali aurretik mesedez. Zure lanak oinarriek eskatzen dutenarekin bat badatoz, egin bidalketa beheko botoian klikatuz. Zorte on eta eskerrik asko!