Hau izan da 13. Huhezinema

Hamairu egun pasa dira konfinamendua hasi zenetik, eta hamairugarren edizioa agurtzen du gaur Huhezinemak. “Horror story” lelopean hasi genuen abentura hau, eta hamairugarren edizioa behar zuena baino beldurgarriagoa izan da. Hala ere, espero dugu hiru egun hauek zeuen konfinamenduak alaitzeko balio izana. Hamar sari banatu ditugu eta hamar mila gauza ikasi. Eskerrik asko parte hartzaile, ikusle, babesle eta edizio hau online egitea posible egin duzuen guztioi. Huhezinema XIII etxean geratu da, eta zuekin batera erronka beldurgarri hau aurrera eramatea lortu dugu. Hurrengo urterarte!

#HuhezinemaXIIIetxeangeratuda

MU Ikasleen Saila

Fikzio Onenaren Saria: TUa (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas).

Dokumental Onenaren Saria: Bizilagun (Pablo Anza).

Argazki Onenaren Saria: Zuloan.

Ikusleen Saria: Ihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador)

Sail Ofiziala

Huhezinema Saria: Finalista guztiek jaso dute sari hau.

Goiena Saria (Euskarazko film onenari): Kresala (June Laka).

Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia): Pepita (Iñaki Tena).

Ikusleen Saria: Pepita (Iñaki Tena)

La Horrorosa saria (Fantasiazko edo beldurrezko film labur onena): Idoia (Mikel Carrillo). (Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asterako bi pase oso)

Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra): El infierno (Raúl de la Fuente).

Kartelik onena: Lara Gonzalez