Huhezinema Jaialdiaren bigarren jardunaldiari ekiteko, MUko Ikasleen Sailean aurkeztutako 14 ikus-entzunezkoak proiektatu dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, goizeko 10:30ean hasita. Aurreko edizioekin alderatuz, denetariko generoak landu dituzte ikasleek: film labur eta dokumentaletatik, bideoklip eta animazio lanetaraino. Hala, urtez urteko uzta hobera doala argi eta garbi geratu da. Kalitate zein eduki aldetik maila altuko lan mamitsuez gozatzeko…
Kategoria: huhezinema
Euspot lehiaketan saritutako iragarkiak
Hona hemen Euspot iragarki laburren lehiaketaren bigarren edizioko palmaresa. Aurten, parte hartzea nabarmen hazi da, 22 spot jaso baitira. Kalitateak ere gora egin du eta hori nabaria izan zen atzo, apirilaren 16an, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egindako sari banaketa ekitaldian. Egin klik hiru iragarki irabazleak ikusteko! Spotik onena / 1.000 euro: Markos Goikolea (Iruñea), “Bakoitzak berea….
Arkupe Kultur Etxea prest arratsalderako!
Azken ukituak emanda, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxea prest dago bere 99 eserlekuak gaur arratsaldean betetzeko, Huhezinema Jaialdiko aurreneko jardunaldian. Euspot lehiaketaren sari banaketa ekitaldiak emango dio irekiera Film Laburren Jaialdiaren seigarren edizioari. Bihar goizean goizetik MUko ikasleen lanak proiektatuko dira pantaila handian eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Fermin Muguruzak eta Arrate Rodriguezek “Zuloak” dokumentalaren tripak aterako…
Gaur hasiko da Huhezinema, Euspot lehiaketaren sari banaketarekin
Ikus-entzunezko komunikazioko irakasle eta ikasleek antolatutako Euskal Film Laburren Jaialdia abian jarriko da gaur, Euspot lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketarekin. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Era berean, Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskainiko du, euskara, gazteak eta sare sozialak aintzat hartuta. Euskarazko spot…
“Zuloak” dokumentalaren barrenak Huhezineman
“No more tour 2013” biran geldialditxoa egin eta “Zuloak” dokumentalari buruz arituko zaizkigu Fermin Muguruza eta Arrate Rodriguez sortzaileak Huhezineman. Antolatzaileok ilusio eta plazer handiz prestatu dugu seigarren edizio honetako ekitaldi esanguratsuenetakoa, ikus-entzunezkoen arloan murgilduta dabiltzan profesional zein ikasleentzat izugarrizko aukera paregabea delakoan. “Zuloak” Euskal Herrian taula gainean dabiltzan hiru emakume musikarien errealitatea islatzen du. Hasi…
Huhezinemako aurkezleak prest!
Dagoeneko baditugu Huhezinema 2013ko aurkezleak. Iazko antzera, bi aurkezle bikote izango dira gurean. Alde batetik, Garazi Ayesta eta Errupin Jauregi Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten diharduten 1. mailako eta 2. mailako ikasleak, hurrenez hurren, MUko Ikasleen Lehiaketako film labur finalistak aurkezten arituko dira, apirilaren 17an. Bestetik, EITBko Gaztea irrati saioko aurkezle den Ainhoa Vitoria eta Jon Plazaola, Kontuz…
Enpresa eta erakundeak, Huhezinemaren euskarri
Huhezinema Jaialdiaren egun handia gerturatzen doan heinean, batik bat zinema kontuak izaten ditugu hizpide. Dena den, badira ikus-entzunezko esparruaz harago modu batera edo bestera Huhezinemari babesa eskaintzen dieten enpresa zein erakundeak. Aurtengo edizioan, horietako 15 atxikitu dira lehiaketara eta gainera, badira urtez urte jaialdiarekin bat egiten dutenak. Hortaz, eskerrik beroenak ematea besterik ez zaigu gelditzen, are gehiago…
Epaimahaia osatuta
Iristear da Huhezinema 2013 eta dagoeneko, urteroko legez, film labur finalistetatik irabazleak hautatzeaz arduratuko den epaimahaia osatu dugu. Aurtengo edizioan Angel Aldarondo, Beñat Eizagirre eta Iratxe Fresneda izango dira epaimahaikideak, hirurak Ikus-entzunezko arloan eskarmentu handikoak. Angel Aldarondo (1975) publizitate, multimedia eta Internet sektorean funtzio desberdinak garatu ondoren, gogoz murgildu zen ikus-entzunezkoen munduan. Orduz geroztik, gidoiak, errealizazio lanak,…