Eskuorri dotorea egin dugu

Gero eta gutxiago falta da! Hemen daukazue aurtengo edizioko esku-programa. Bertan, egitarau osatua eta emitituko diren laburrak: Esku-programa

HUHEZINEMAREN VIII. EDIZIOKO EPAIMAHAIKIDEAK

Pello Gutierrez Zinemagile eta ekoizela da, eta Zazpi T’erdi ekoiztetxearen sortzailea. Hainbat film ekoiztu ditu bertan: “Nao Yik”, “Oírse”, “Ateak Zabalduz”, “La plaza de la música”, eta. Zuzendari moduan honako filmak zuzendu ditu: “Abuztua”, “Heroínas sem nome”, “Gure hitzak”… Bestalde, hainbat zinemaldi eta erakustaldien antolaketa batzordeetan ere parte hartzen du: LUPA Dokumentalen Mostra, MOTZ ekimena,…

Gorka Cornejo, Huhezinemako hizlari!

Gorka Cornejo (Donostia, 1979) zine zuzendaria, gidoigilea eta zine eta telebistako gainbegiralea izateaz gain, zinemagintzako musikaren ikerketan eta irakaskuntzan jarduten du. 2002an argitaratu zen “Historia de la Música de Cine” liburuaren autorea da, eta DocumentaMadrid hautaketa batzordeko kidea ere bai. Hitzaldia: La música en el cine Musika zineman oso elementu indartsua eta boteretsua da, ideiak…

#zinemaziztadak spot-a egin dugu!

Duela aste batzuk aurreratu genizuen nola ibili ginen erle artean galduta… Egun hartako lanaren emaitza ikusgai daukazue gaurtik aurrera! #ziztatuhuhezinema #zinemaziztadak

BASQUE CULINARY CENTER LEHIAKETAKO PARTE HARTZAILEAK!

Hemen Basque Culinary Center lehikaetan parte hartu duten ikasleen lanetako fotogramak. Zorte on denoi! Aurkeztu diren lanak: – Gogoratzen dut (Maddalen Lurne, Nora Latatu, Myriam Lizarralde, Kristina Navarro eta Sandra Perez) – Gozatu bertakoaz (Josu Odriozola, Naomi Perez de Eulate, Patxi Irigoyen, Malen Iruretagoiena, Iñigo Otaegi eta Kike Otaegi) – Onenen eskutik (Iratz Urkizu, Lide Montes, Leire Marimon…

MU-ko ikasleen lehiaketako parte hartzaileak!

Honakoak dira MU-ko ikasleek lehiaketan sari potoloen bila lehian ariko diren lanak! Zorte on! Film laburrak: – Azken Altxorra – Katemotzak – Lainoan – Maitaleak Dokumentalak: – Denda txikiak, amets handiak – Ur azpian – Weed clubs

Aurtengo edizioak baditu finalistak!

Hauek dira Huhezinema 2015 honetarako aukeratutako hamar lanik onenak, gure hamar finalistak: – A serious comedy (Lander Camarero) – Don Miguel (Kote Camacho) – El buen mal (Jokin Urrutikoetxea) – Mamma, please forgive me (Ibai Vigil-Escalera) – Ordu erdi (Unai Garate) – Oscar desafinado-Tunning Oscar (Mikel Alvariño) – Otsoko (Ander Iriarte) – Tempo Inverso (Gregorio…

ITXI DA HUHEZINEMARA LANAK BIDALTZEKO EPEA

Huhezinema ziztadaz josi da azken asteetan! Hiru lehiaketetako lanak jaso ditugu aurreko martxoaren 17ra arte. Guztira 111 lan bidali dira jaialdira, horietatik: Sail Ofizialera: 86 lan. MUko ikasleen lehiaketara: 13 lan. Basque Culinary Center lehiaketara: 12 lan. Hizkuntzari dagokionez, ugaritasuna egon da aurtegoan. Euskarazko 34 lan jaso ditugu; erdarazko 68. Horietatik, frantsesez eginiko lan bat,…

Basque Culinary Center lehiaketa gozo-gozo dator…

Prestatu dugu Basque Culinary Center lehiaketako kartela! 2. edizio honetan, gainera, lehiaketa indar berrituta dator. Izan ere, aurten lehen aldiz, Euskal Herriko ikasle guztientzat zabaldu dugu parte hartzea. Lanek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute eta gastronomiaren gaiaren bueltan aritu beharko dira. Laburrak aurkezteko azken eguna Martxoaren 17a izango da. Sariak ere, karteleko eztia…