Basque Culinary Center lehiaketa gozo-gozo dator…

Prestatu dugu Basque Culinary Center lehiaketako kartela! 2. edizio honetan, gainera, lehiaketa indar berrituta dator. Izan ere, aurten lehen aldiz, Euskal Herriko ikasle guztientzat zabaldu dugu parte hartzea.culinarylehiaketa1

Lanek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute eta gastronomiaren gaiaren bueltan aritu beharko dira. Laburrak aurkezteko azken eguna Martxoaren 17a izango da.

Sariak ere, karteleko eztia bezain gozo datoz… filmik onenak 400€ko saria irabaziko du, eta ikusleen saria aldiz, 100€koa izango da.

Animatu eta parte hartu, erle langileok! Eztia zain daukazue!